Mariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria

Bizkaie! 2011-11-09 17:34   sariak-autortzak

Mariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren barruan. Hitzordua zemendiaren 10ean izango da, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko dau ekitaldia, eta Joxan Goikoetxeak jantziko dau musikaz.

Mariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren barruan. Hitzordua zemendiaren 10ean izango da, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko dau ekitaldia, eta Joxan Goikoetxeak jantziko dau musikaz.

Juan Azpeitiak diseinatutako oroigarria igazko saridunaren eskutik jasoko dau Mariasun Landak, eta, besteak beste, Arantxa Urretabizkaia idazleak, Iñaki Aldekoa editoreak eta Antton Olariaga ilustratzaileak hartuko dabe parte idazlearen ibilbide oparoaren erakusgarri izango dan ekitaldian. Ganera, errezitaldia, musika eta ikus-entzunezkoak eskainiko ditue.

Euskal liburugintzearen inguruko bost alkartek emongo deutse saria Oreretako idazleari, hain zuzen be Euskal Editoreen Alkarteak, Euskal Idazleen Alkarteak, Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Alkarteak. Liburugintzearen arloan egindako ibilbide oparoa saritu gura izan dabe alkarteek.

EIZIEko iturrien arabera, barritzailea izan da Mariasun Landa ume eta gazte literaturaren arloan. Makina bat liburu idatzi ditu, eta makina bat hizkuntzatara itzuli dira. Irakurzaletasunaren bultzaitzaile fina ere bada Landa.

Euskal Liburuaren Gaua urtero antolatzen da 2008. urtetik, kultur industriak euskal gizarte eleanitzaren garapenari egiten deutson ekarpena agirian ipinteko asmoagaz. Ganera, euskerazko liburugintzan parte hartzen daben hainbat eragileren topagunea be bada, berbarako, argitaratzaileena, idazleena, irudigileena eta itzultzaileena.

Aurreko urteetan ondoko sortzaileek jaso dabe saria: Antton Olariaga (2008), Joan Mari Torrealdai (2009) eta Itxaropena argitaletxea (2010). Laugarren edizino honetan, Kutxaren babesa euki dabe bost alkarteek ekitaldia antolatzeko, Eusko Jaurlaritzearen eta Donostiako Udalaren laguntzinoa bere bai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu