Murrizketa gehiago Nafarroako euskerazko hedabideentzako
2011-11-09 12:57 Euskerea berbagaiNafarroako euskerazko hedabideek eta Topaguneak, Euskara Alkarteen Federazinoak, salatu nahi dogu beste behin be Euskarabideak murrizketak ezarri deuskuzala.
Nafarroako euskerazko hedabideek eta Topaguneak, Euskara Alkarteen Federazinoak, salatu nahi dogu beste behin be Euskarabideak murrizketak ezarri deuskuzala. Irailaren 7an, Nafarroako Gobernuak jakinarazo eban aurtengo aurrekontuetan 327,25 miloe euroko gastu murrizketea egingo ebala. Doikuntza horreen helburua aurrekontuaren egonkortasuna bermatzea dala azaldu eben. Iragarpen horrek gizarteko arlo asko jo ditu hezkuntza, osasuna eta beste.
Eskarmentuak erakutsi deusku halakoetan euskereari zuzendutako diru-sailak ez dirala onik subertetan. Iragarpena jakinarazo zanetik makinatxo bat bider Euskarabideara informazino eske jo genduan. Ez euskuen ezer erantzun. Edo bai, esleitutako diru-laguntzinoa kobretako dokumentazinoa aurkezteko epea aurreratu ebela.
Asteon heldu da murrizketearen jakinarazpena. Maximino Gomez Serrano Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak azaldu deuskunez, Nafarroako Gobernuak aurrekontuak doitzeko hartutako erabagiak Euskerearen gaineko programak komunikabideetan kontu-sailari be eragin deutso. Euskarabideak jakinarazo dauenez, urriaren 31ra arte justifikautako gastuak pagetako beste diru badauka, baina urteko azken bi hilebeteetarako aurreikusia euka dirurik ez dago.
Euskarabideak esleitutako diru-laguntzinoak bi epetan pagetan ditu. Diru-laguntzinoaren erdia jakinarazpenagaz batera emoten dau, eta beste erdia gastuak justifikau ondoren. Bigarren ordainketa horretan egingo dau murrizketea Euskarabideak. Holan:
Beleixe irratia: %34ko murrizketea.
Esan-Erran irratia: %37ko murrizketea.
Guaixe aldizkaria: %20ko murrizketea.
Mailope aldizkaria: %34ko murrizketea.
Pulunpe aldizkaria: %37ko murrizketea.
Ttipi-ttapa aldizkaria: %34ko murrizketea.
Xorroxin irratia: %33ko murrizketea.
Murrizketa horreek guztiek, euskerazko hedabideok aurretik sufriduten gagozan egoera ekonomiko larria areagotzen dau. Hedabideok esleitutako diru kopuruak kontuan izanik egin doguz urte guztiko aurreikuspenak. Orain, bat-batean, zati bat kentzea lehendik ahula dan gure ekonomia-osasuna kolokan ixten dau.
Gauza jakina da hedabideok ezinbesteko elementu bat garela euskerearen ekosistemeari eusteko, indartzeko eta bizibarritzeko. Euskarabideari eta haren arduradun politikoei hori ahalbideratzeko, babesteko lan egitea exijiduten deutsegu. Horregaitik, esleitutako diru-laguntzinoa bere osotasunean emotea exijiduten dogu. Aldi berean, sektoreko aktoreakaz batu, egoerea aztertu eta etorkizunerako hitzarmen bat lantzea eskatzen dogu, Nafarroako Parlamentuak 2009an eskatu eban moduan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!