Blues Jazz Bizkaia Zirkuitua zemendiaren 16tik 19ra
2011-11-14 12:44 MusikeaAsteon Basauri, Zornotza, Leioa eta Ermuan Suzette Moncrief Kantari estaduabatuarra izango da protagonista bere blues errepertorioari errepasoa eginez.
Asteon Basauri, Zornotza, Leioa eta Ermuan Suzette Moncrief Kantari estaduabatuarra izango da protagonista bere blues errepertorioari errepasoa eginez. Taldean, base erritmikoaz gan, Nico Wayne Toussaint harmonika jotzaile frantziarrak eta Tonky de la Peña gitarrajole madrildarrak joko dabe. Lehenengo hitzordua zemendiaren 16an izango da, Basauriko Social Antzokian, 20:30ean; bigarrena, zemendiaren 17an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:30ean; hirugarrena, zemendiaren 18an, Leioako Kultur aretoan, 20:00retan; eta laugarrena eta azkena, zemendiaren 19an, Ermuko Lobiano kultur etxean, 20:00retan.
Suzette Moncrief (Ahotsa) - New York - Manhattan (AEB)
Jazz abeslaria eta kantu irakaslea. Haren arte eta musika prestakuntzea hasiera-hasieratik kokatu behar da New York urian, bertan sortua baita eta bertan hazia Rithym and Blues eta musika baltzaren giroan. Oso gazterik hasi zan talde profesionaletan abeslari, eta gero bere taldeko abeslari moduan jardun eban Manhattango klubetan. Europako blues jaialdietan parte hartu dau, eta agertokian erakusten dauen indarrak ikus-entzuleakaz bat egiteko ikuskizuna eskaintzen dau. Chicagoko blues maisu handien obretan oinarritzen dau errepertorioa. Europan emon eban sasoian be The Southern Cats lako taldeakaz batera parte hartu eban, beti be blues klasikoa landuz.
Nico Wayne Toussant (aho-soinua) - Frantzia
Nico Wayne Toussaint, aho-soinua eta ahotsa: artista honen ibilbideak umezaroan dauka jatorria, piano-jotzailea izanik aitak txikitatik erakutsi eutsolako musikea. Aurrerago, hamabost urte zituanean, James Cottoni entzun eta gero, Bluesean sartzeko erabagia hartu eban, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta Louisiana Red lako aitzindarien grabazinoak zehetasun osoz aztertzeari ekin eutson.
Estadu Batuetara joan zan bluesa hurragotik ezagutzeko, eta Chicagotik Nueva Orleanseraino ibili zan Minneapolisen egonaldi luze bat egin baino lehen. Holan ezagutu zituan, besteak beste, Jimmy Johnson, Eddy C. Campbell, R.J. Mischo, Luther Allison eta Billy Branch, baita eurekaz batera jo be. 1993. urtetik aurrera Frantzian jo eban aitagaz batera osotutako taldeagaz, eta hiru urte geroago haren izena daroan proiektua osotu eban, bere-berea. Talde honegaz sarrera egiten eutsen, esate baterako, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of Alabama eta Mick Taylor lako bandei. Era berean, Jazz in Marciac, Nancy Jazz Pulsations, Blues sur Seine, Megève Jazz Fest eta Bastia Music Fest lako jaialdietan parte hartu dau, eta birak eskaini ditu Belgika, Holanda, Suitza, Espainia, Mazedonia, Italia, Kanada, AEB, Ekuador eta beste herrialde batzuetan.
Transatlantic Live da bere laugarren diskoa, zuzenean grabautakoa, Frantzian eta Estadu Batuetan. 2004. urtean kaleratua; lan honetan blues munduko izar amerikar batzuek parte hartu eben, besteak beste, David Maxwellek (piano), Kid Banghamek (gitarra), Mudcat Wardek (baxu akustikoa) eta Per Hansonek (bateria), baita Mudzillak eta Crazy Hornsek be. Urteko diskorik onena izentau eben, eta Europako blues munduko artistarik handiena.
2007an, Southern Wind Blowin (Dixifrog) argitaratu eban eta 2009an, barriz, Blues entre les dents (Harmonia Mundi). Egun bere hurrengo lana preparetan dago.
Tonky de la Peña - Madril
Tonky de la Peñak ez dau aurkezpen handirik behar blueszaleen artean. Madrildar gitarra jotzaileak hiru hamarkada daroaz bere izena dauen taldeagaz joten. Bere kurrikuluma luzea da, Albert Collins, Jerry Lee Lewis, Charlie Musselwhite edo Mick Taylor (Rolling Stones, John Mayall) lako musikarien ondoan ibili baita. Bere taldea Estaduko blues eskolatzat hartua izan da eta bertatik pasau izan dira gaur egun musikari ospetsuak diranak, Francisco Simón, Ñaco Goñi, Marcos Coll, Adrian Costa…
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!