Creative Commons lizentziak aztergai, Euskal Irudigileen V. Jardunaldietan

Bizkaie! 2011-11-10 14:47   jardunaldiak

Euskal Irudigileen Alkarteak sektorearen ganeko gaiak aztertuko ditu zemendiaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Irudigileen Jardunaldien bosgarren edizinoa da aurtengoa. Egile eskubideak modu edegian, Creative Commons lizentziekaz, zelan kudeatu jorratuko dabe.

Copyleft lizentziak, bere artean Creative Commons (CC) dalakoak, Internet moduko tresna informatikoak ditue oinarri; edukien zabalpena errazte dabe eta software askearen filosofia dabe ardatz, egileari bere obrak zelan erabili behar diran erabagitzeko aukerea emonez. Lizentziok munduan osoan zabaldu dira; gaur egun, hainbat erakunde publikok darabile.

Ignasi Labastida fisikariak (Bartzelonako Unibersidadea) lizentzia honeen egokitzapen prozesua zuzendu eban, eta gaur egun Creative Commons Espainako burua da. Labastidak gaiaren inguruko hainbat argibide eskainiko ditu Euskalduna Jauregian. Creative Commons lizentziak irudigileen eskubideen kudeaketa alternatiborako erabili daitekezala azalduko dau, holan eskubide guztiak gorde beharrean erabilpen zehatzak baimendu ahal ditue, eurek esandako baldintzakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu