Koldo Bravo Goñik 'La Behobia, Cronica de un desafio' nobelea aurkeztu dau
2011-11-10 14:46 KultureaKoldo Bravo (Egia, 1961) donostiarraren bigarren eleberriaren izenburua da La Behobia, Cronica de un desafio, gazteleraz idatzia. Atzo aurkeztu eban Donostian fikzinozko eleberria baina bere esperientzian oinarritutakoa; lehenengo aldiz Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea erabagiten dauen gizonezko baten inguruko istorioa baita.
Koldo Bravo (Egia, 1961) donostiarraren bigarren eleberriaren izenburua da La Behobia, Cronica de un desafio, gazteleraz idatzia eta Erein argitaletxeak argitaratua. Atzo aurkeztu eban Donostian fikzinozko eleberria baina bere esperientzian oinarritutakoa; lehenengo aldiz Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea erabagiten dauen gizonezko baten inguruko istorioa baita.
Korrika egiten ez dauen jentearentzat be eleberri interesgarria dala uste dot. Holako lasterketa gogor batean parte hartzera zerk motibetan dauen ulertuko dabelako, adierazo dau idazleak. Eleberri bizia da, umore ukutuak dituana eta zehetasunez beteriko kontakizun bat, lasterketa herrikoi honen erretratu bikaina.
Behobia eta Donostia artean igarotzen dan lasterketa garrantzitsuaren 47. edizinoa datorren domekan, zemendiaren 13an jokatuko da 23.000 lagun inguruk izena emon dabelarik.
Euskalduna dan arren, liburua gaztelaniaz idatzi dau, baina argitaletxeak berak itzulpena egitea gustauko litxakiola onartu dau; Euskaldun barria naz eta ez naz euskeraz idaztera ausartzen, oso gatxa egiten jat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!