Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarrak 'Hemen' disko barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-11-10 17:01   Musikea

Pier Paul Berzaitz musikari zuberotarrak Hemen disko barria aurkeztu dau Elkar etxearen eskutik. Abestiz abesti, kantariaren bizitzan eta kantagintzan garrantzi handia izandako musikagileak eta idazleak agiri dira, besteak beste, Beñat Sarasola, Xabier Lete, Mikel Laboa, Joxean Artze, Bitoriano Gandiaga, Itxaro Borda eta Joan Batista Elizanburu.

Karlos Gimenez piano-jotzailearen zuzendaritza musikalaren eskutik, Zuberoako tradizinoaren esentziak eta kantariaren mundu ameslari garaikideak eragindako kantagintza ezin ederragoa dakar Berzaitzek, Elkar diskoetxeko iturriek adierazo dabenez. Zuberotar izaerak markauta, bere lurra aurkezten deusku lehenengo, sorterriak norberaren bizitzan betiko ixten dituan ezaugarriak erakutsiz, ganeratu dabe.

Hemen Muskildiko abeslariaren bosgarren lana da, aurretik Baratze bat (2000), Lili baten kantorea (2005), Pier Paul Berzaitz-Arnaud Oihenart (1592-1667), Poemes de jeunesse (2008) eta Han eta hor (2010) kaleratu ditu. Pier Paul Berzaitz kantagintza zuberotarraren aitzindaria da. 1970eko hamarkadearen hasieran Guk taldearen sortzaile izan zan, eta 1987an bakarkako ibilbideari ekin eutson.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu