'Azken garaipena' zientzia fikzinozko komikia kaleratu dabe Iban Zalduak eta Julen Ribasek

Bizkaie! 2011-11-11 10:19   Kulturea

Xabiroi komiki aldizkarian argitaratutako Azken garaipena bildumea album bakarrean plazaratu dau Ikastolen Alkarteak. Iban Zaldua gidoigileak eta Julen Ribas irudigileak aurkeztu barri dabe liburua Donostian. Istorioa zientzia fikzinoaren arlokoa da, baina badauka thriller politikoaren ezaugarririk.

Xabiroi komiki aldizkarian argitaratutako Azken garaipena bildumea album bakarrean plazaratu dau Ikastolen Alkarteak. Iban Zaldua gidoigileak eta Julen Ribas irudigileak aurkeztu barri dabe liburua Donostian. Istorioa zientzia fikzinoaren arlokoa da, baina badauka thriller politikoaren ezaugarririk. Izan be, Azken garaipena komikian naziek Bigarren Mundu Gerrea irabazi dabe, eta 2052an gagoz, Berlinen. Sigrid Frisch polizia da protagonistea, eta hilketa misteriotsu batzuk ikertu beharko ditu; hildakoek zila dauke, baina 1952tik ez dago holangorik Estaduan.

Iban Zalduarentzat esperientzia barria izan da gidoia idaztea, komikizalea izan arren ez dau orain arte komikirik idatzi. Gaztaroko irakurketei eta zinemeari omenaldia egin deutse Zalduak lan honetan; izan be, El Capitán Trueno eta Hazañas bélicas lanetan topau dau inspirazinoa.

Julen Ribas marrazkilari arrasatearrek egin ditu irudiak. Ribasek ez dau orain arte komikiaren mundua askorik ezagutzen izan, pelikuletatik, musikatik eta Zalduak berak aitatutako komikietatik hartu ditu erreferentziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu