Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-10-29 15:31   Euskerea berbagai

Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu eta BBK-k diruz lagundutako egitasmo honen helburu nagusia da euskerearen erabilerea sustatzea eskolako kirol alorrean.

Sentiberatze-kanpaina honen jentaurreko aurkezpena Bilbon izan da gaur eta bertan BFAko Euskerea Sustatzeko zuzendari nagusia, Miren Dobaran, eta Aitziber Oliban, Erandioko Udaleko euskara zinegotzia, izan dira; azken horrek kanpainan parte hartzen daben udal erakunde guztien ordezkari jardun dau. Eurekaz batera, Beatriz Nalda, egitasmoa babesten dauen BBK-ren Irudi Saileko kidea izan da. Kirolarien partetik, euskerea ikasten dabilen Cristina Petite korrikolaria be aurkezpenean izan da eta ekitaldiaren amaieran, Gose taldeak kanpainarako egindako abestia jo dau zuzenean.

Kontuak kontu, Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu eta BBK-k diruz lagundutako egitasmo honen helburu nagusia da euskerearen erabilerea sustatzea eskolako kirol alorrean.

Igaz hasitako egitasmoaren jarraipena dan Eutsi Gogor kanpainea Bizkaiko hainbat kirolari ospetsuren eskutik dator eta, esangura horretan, euskera teknikarien asmoa da igaz sortutako euskarriei segida emotea, eta horretarako beste bost kirol-jarduera jorratu dira. Aurtengo euskarriakaz batera, igazkoak be erabilteko aukerea izango dabe teknikariek.


Hartzaileak

Eskola giroan, kirol-jardueraren batean dabilzan neska-mutilak (6-16 urtekoak) baita euren gurasoak be. Era berean, kirol-azpiegitura publiko nahiz pribatuetako erabiltzaileek eta kirolari lotutako dendetako bezeroek jasoko dabe kanpainearen barri.


Parte-hartzaileak

Bizkaiko 22 udalerrik egin dabe bat egitasmoagaz: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berriz, Erandio, Ermua, Getxo, Gorliz, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Muskiz, Otxandio, Plentzia, Sopelana, Urduliz, Urduña, Zaldibar eta Zierbena.


Kanpainearen edukiak

Kanpaineak bi motatako euskarriak daukaz: paperezkoak eta elektronikoak. Horreez gan, Gose taldeak abestia sortu dau kanpainan erabilteko.

- Paperezko euskarriak: posterrak, liburuxkak eta egutegia
o Posterrak: Bost kirol-jarduera landu dira eta bertan jarduera horreei jagoken berba erabilienak jaso dira. Posterretan kirolari ospetsuak agertzen dira Bizkaiko leku ezagunetan. Ondoko jarduera honeek dira aurten jorratutakoak: txirrindularitzea (Euskaltel Euskadi taldekoak Avellanedako batzar-etxean), eskubaloia (Akaba Bera Bera taldeko Matxalen Ziarsolo eta Zulai Agirre eskubaloilariak Balmasedako zubi zaharrean), sokatirea (Erandioko Goierri sokatira-taldea Axpeko ontziolan), lasterketea (Cristina Petite Abadiñon) eta surfa (Eneko Acero, Txaber Trojaola eta Garazi Sanchez Bilboko Alhondigan). Igaz futbola, saskibaloia, pilota eta arrauna landu ziran, baita luzatze-ariketen gaineko poster orokor bat be.

o Liburuxkak: 12 orrialdeko bi liburuxka egin dira. Bata fitness ariketena eta bestea ugerlekuko ariketena. Biak ala biak Bilboko Alhondigako langileen laguntzari esker egin ahal izan dira.
o Egutegia: 2010-2011 ikasturteko poltsikoko egutegia. Bertan, igaz preparautako aupa oihuakaz batera Gose taldeak kanpainearen zabalkundea egiteko sortu dauen abestiaren berbak be agertzen dira.
- Euskarri elektronikoak: webgunea, animetako oihuak deskargetako plataformea eta Making-off-a.
o Webgunea: www.aukeratuzeurea.biz helbidean igazko materiala eta aurtengo euskarri guztiak sareratuko dira.
o Making-off-a: Abestiaren grabazinoa eta argazki saioen Making-off-a egin da.
o Animetakoak deskargetako plataformea: sms bidez, neska-mutilak animetako esamoldeak deskargau ahal izango dira eskuko telefonora.
- Abestia: Gose taldeak egitasmo honetarako beren-beregi sortutakoa.


Zenbat

Paperezko euskarriei jagokenez, 2.000 poster baino gehiago, ia 25.000 liburuxka eta 32.000 egutegi inguru banatuko dira parte hartzen daben herriotako ikastetxe eta kirol instalazinoetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu