Miren Amurizak sekulako nagusitasuna erakutsi dau Bizkaiko azken-aurreko kanporaketan

Bizkaie! 2010-11-02 09:37   Bertsolaritzea

Ia 600 bertsozaleren aurrean, Igorreko polikiroldegian izan zan hitzordua pasa dan domekan eta Miren Amuriza berriztarrak 446,5 puntu jaso zituan, bigarren sailkatu Peioo Ormazabalek (392) baino 54'5 puntu gehiago eta oraintsu Mungiako saioan Oihana Bartrak ataratakoak baino 34 puntu gehiago.

Ia 600 bertsozaleren aurrean, Igorreko polikiroldegian izan zan hitzordua pasa dan domekan eta Miren Amuriza berriztarrak 446,5 puntu jaso zituan, bigarren sailkatu Peioo Ormazabalek (392) baino 54'5 puntu gehiago eta oraintsu Mungiako saioan Oihana Bartrak ataratakoak baino 34 puntu gehiago. Upealako saioa egin eban Amuriza and.ak eta ariketa guztietan izan zan beste guztiak baino gehiago.

Miren Amurizak Amorebieta-Etxanon kantauko dau hilaren 28an Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes eta puntuaketen bidez sailkatuko diran beste hirugaz batera. Ormazabalek be aurrera egingo dau, eta Abarkas-ek azken kanporaketaren arabera.


Igorreko saioaren sailkapena

1.- Miren Amuriza 446,5
2.- Peio Ormazabal 392
3.- Eneko Abasolo 'Abarkas' 365,5
4.- Beñat Vidal 333
5.- Ortzi Garitano 331
6.- Joanes Igeregi 327


Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen sailkapena

1.- Miren Amuriza 446,5
2.- Oihana Bartra 412, 5
3.- Ibon Ajuria 410
4.- Gorka Ostolaza 400
5.- Jone Uria 398, 5
6.- Arrate Illaro 392,5
7.- Peio Ormazabal 392
8.- Xabier Enbeita 370,5
9.- Eneko Abasolo 'Abarkas' 365,5
10.- Xabat Galletebeitia 364,5
11.- Joseba Artza 363
12.- Ander Elortegi 361,5


Bizkaiko Bertsolari Txapeketako bosgarren eta azken kanporaketea Erromoko (Getxo) Gobela kiroldegian izango da datorren zemendiaren 7an, domekan, arratsaldeko 17:30etan. Bertsolariak: Miren Ibarluzea, Eñaut Uruburu, Gorka Lazkano, Ion Barrocal eta Eneko Arrate.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu