Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2010-11-03 13:27   Musikea
V. Zentsuraren kontrako jaialdiaren barruan egiten da ekitaldi hau

Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea zemendiaren 18ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik barikura, 9:00etatik 20:30etara.

Zemendiaren 3an, eguaztena, goizeko 9:00etan, UPV/EHU-BBK etxean (Banco de España 2, Bilboko Alde Zaharra), izango da Zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketearen hasierea, V. Zentsura at!! jaialdiaren barruan egiten dan ekitaldia.

Adierazpen artistiko guztietan jazo dan legez, musika bildumek be zentsurea sufridu dabe historian zehar. Gehienbat gazteriari zuzendutako produktu kulturalak izateak zentsoreen lehentasunezko helburu bihurtzen ditu. Fenomeno honen kasurik nabarmenenak erregimen autoritarioak dituen herrialdeetan ikusten dira, berbarako, Espainian frankismo garaian. Baina demokrazia finkatuta eta errotuta daben beste herrialde batzuetan be, zentsureak merkatu libreko mekanismoak erabiliz jarduten dau. Zentsore 'ofizialik' bako zentsurea da. Banatzaileek produktua itzultzeak eta merkataritzako kate handien presinoak euren artistak zentsuratzera eroaten ditu diskoetxeak. Artista batzuek etsi egiten dabe, beste batzuk fidelak zaizkio euren merezi daben askatasunari eta beste batzuek, lortu leikien publizidade gehigarriaz kontziente, muturrera eroaten dabe aitatu askatasunaren adierazpena.

Kontuak kontu, diskoen azalek benetako izaera artistikoa dabe, euren balio estetikoagaitik zein euren barruko musikea aurkezten dauen kultur produktu baten isla eta jarraipena izateagaitik.

Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea zemendiaren 18ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik barikura, 9:00etatik 20:30etara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu