Ertzeko zatiak Jon Sarasuaren liburua plazan dago

Bizkaie! 2010-10-28 17:49   Kulturea

Asteon plazaratu dau Argiak Jon Sarasuaren Ertzeko Zatiak gogoeta liburua. Azken urteetan Hego Ameriketara egindako bidaietan batutako pentsamendu eta anekdotakaz osotu dau Jonek liburu hau.

Asteon plazaratu dau Argiak Jon Sarasuaren Ertzeko Zatiak gogoeta liburua. Azken urteetan Hego Ameriketara egindako bidaietan batutako pentsamendu eta anekdotakaz osotu dau Jonek liburu hau.

Jazoera txikien zatiak, esperientzien kontakizunak eta mini-gogoetak batzen ditu liburuak. Hego hemisferioan izandako lan bidaietan, bost urtetan zehar hureko lankideentzat idatzitako testu laburren bildumea da.

'Hondartzan batutako egur puska, harri eta itsas-hondakinak lako zeozer dira, egileak sarreran dinoen moduan. 'Eta etxera daroazuz, batzuk bakarrik. Ez dabe areetan egoana errepresentetan. Ez dabe hondartzan jazotakoa batzen. Halaxe dira testu pusketok'.

Eta zer etxeratu dau Sarasuak Ameriketako hondartzetatik? Brasilgo Lurrik Gabekoen Mobimentuaren (MST) gazi-gozoak; hango eta hemengo esperientzia kooperatiboen argi-ilunak; Evo Moralesen gobernukideakaz konpartidutako hausnarketak. XXI. mendeko ezkerraren korapiloak; herri indigenen hizkuntza arazoak… Eta, edozeren gainetik, esperientzien alkar trukean irabazitakoa.

Egoera personal gatazkatsuan sortu zan liburu hau 2004an, eta barruko egoera intimoak be sarri irristatzen dira lerro artean: barruko mina, bakardadea, zoriontasuna, bizipoza. Hondartza hau sinplea bezain konplexua dala iradokitzen dau egileak, baina ondorioak irakurlearentzat itxiko doguz, hondar aleen bestekoak izan daitekez eta.

Kutxaren laguntzinoagaz, Komunikazio Biziagoa S.A.L. enpresa argitaratzaileak plazaratu dauen liburua ohiko liburu dendatan dago honezkero eskuragarri.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu