Alberto Etxebarrieta moda diseinatzailearen instalazino baten estreinaldiagaz eta bideo-jantza erakusketeagaz abiatu da XII. BAD
2010-10-29 16:37 jardunaldiakDanetara, 24 konpainiak hartuko dabe parte BAD-en edizino barrian. Bertan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek Euskadin edo Estaduan lehenengo aldiz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak.
Ibone Bengoetxeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotziak, BAD, Bilboko Antzerki eta jantza Garaikidearen, hamabigarren edizinoa inaugurau dau gaur goizean. Ekitaldi horretan, Alberto Etxebarrieta moda diseinatzaile euskaldunak espazio honetarako beren-beregi sortutako instalazinoaren estreinaldia eta Aeternitas bideo-jantza erakusketea inaugurau ditue Berreginen museoan. Instalazino eta bideo-jantza erakusketea, datorren zemendiaren 6ra arte ikusi ahal izango dira Berreginen museoan.
Sinpatron orain bost urte Alberto Etxebarrieta diseinatzaile bilbotarrak sortu eban moda etxea da. Diseinatzaileak BADerako instalazino berezi hau diseinau dau, eta, horretarako, Berreginen Museoko zenbait lan zetadun gasaz jantzi ditu. Asmoa, eskultura klasiko horreen formak itxurabakotzea da, zeozelako gaurkotasuna emoteko, baina euren edertasuna galdu barik. Holan, espazio honen teatralidadea indartu egin da, eta BAD 2010 inauguretako leku perfektua bilakatu da.
Danetara, 24 konpainiak hartuko dabe parte BAD-en edizino barrian. Bertan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek Euskadin edo Estaduan lehenengo aldiz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak. Ohikoa danez, BAD-ek gune garrantzitsua eskainiko deutso Euskadin arte eszeniko garaikideen eremuan egiten dan lanari, Estaduko ganerako lekuetako edo Argentina eta Frantzia lako herrialdeetatik etorriko diran izen handiko konpainien abangoardiako proposamen barritzaileenakaz batera.
Campos Antzokiak BAD-eko edizino honetako estreinaldi azpimarragarrienetako batzuk jasoko ditu urriaren 30etik zemendiaren 5era bitartean. Bihar, urriaren 30ean, Cambaleo Teatro konpainia madrildarrak, antzerki independentearen aldeko bere apustu barria, El mapa no es el territorio estreinauko dau Euskadin. Horrezaz gan, Estaduko beste leku batzuetako eszenatokietan antzeztu ondoren, astelehenean, zemendiaren 1ean, Histrión Teatro granadarrek Del maravilloso mundo de los animales: los corderos lana aurkeztuko dabe. Daniel Veronese dramaturgile argentinar ezagunak zuzendutako gizartearen parodia honek, irailean izandako Huescako Antzerki eta Jantza Jaialdiko Birako Antzerki Ikuskizun Onenaren saria jaso barri dau.
La Fundiciónen lau estreinaldi aurkeztuko dira: Radhouan El Meddeb tunisiarraren Je dance et je vous en donne à bouffer eta Quelqu’um va danser (urriaren 29an eta 31n). Lehenengoa balada kulinarioa da. Artistak couscous bat preparetan dau eszenatoki gainean, eta jantzan egiten dau, bi arte horreek eskaintzen daben handitasun, eskuzabaltasun eta poesia guztiagaz. Horrezaz gan, Fred Bendongue koreografi frantziar handiak, Lyongo azken jantza biurtekoan aurkeztu dan Instant lana ekarriko du (zemendiaren 3an eta 4an). Lan horretan, performance bikote batek jantza-eskultura eta musika alkarrizketea egingo dau, Jimi Hendrix-en elektro-esferaren barruan. La Fundición aretoak, Pako Revueltas euskal artista buru dauen La Cocina taldearen Calla y come lanaren erabateko estreinaldia jasoko dau (zemendiaren 1ean eta 2an).
La Merced ikastetxea izango da, baita be, Ertzaren Zoo (urriaren 30ean) eta Organik jantza taldearen Maniati@s lanak aurkeztuko diran eszenatokia (urriaren 31n). Bertan eskainiko dira Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango doguzan beste bi lan: La Tristuraren Actos de juventud (gaur, urriak 29, 21:30etan) eta Societat Doctor Alonsoren Club Fernando Pessoa (zemendiaren 1ean). Ukitu komikoak dituan Club Fernando Pessoa muntaiako antzezleak Sofía Asencio, Mia Esteve eta Ramón Giró dira, Luis Carlos Viejoren off-eko ahotsagaz eta Tomás Aragayren zuzendaritzapean. Ekintza eszenatoki ia eskematikoan gertatzen da. Bertan, Fernando Pessoarengan espezializautako irakurketa talde bateko hiru pertsonaiak, Libro del desasosiego laneko esaldi bat aztertuko dabe, hitzez hitz.
Urriaren 30etik aurrera, Bilborock aretoak, gure inguruko konpainia gazteen zenbait ikuskizun jasoko ditu. Y la casa sin barrer taldeak bere azken muntaiak aurkeztuko ditu, C/ Calvario nº 13 eta El cubo, bihar, urriaren 30ean eta datorren astelehenean, zemendiaren 1ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!