Martxan dago 2011ko CAF-Elhuyar teknologia eta dibulgazino sariketea
2011-10-20 12:27Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak 2011ko CAF-Elhuyar sarien deialdia egin barri dabe. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritzea eta narrazino-lanak bultzatzeko helburua dauka sariketeak. Aurten 18 urte beteko ditu lehiaketeak.

Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak 2011ko CAF-Elhuyar sarien deialdia egin barri dabe. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritzea eta narrazino-lanak bultzatzeko helburua dauka sariketeak. Aurten 18 urte beteko ditu lehiaketeak.
Edizino honetan be hiru kategoria egongo dira: Dibulgazino-artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoak eta Zientzia-kazetaritzearen arloko lanak. Parte-hartzaileek 2012ko urtarrilaren 27a izango dabe lanak bialtzeko azkenengo eguna.
Dibulgaznio-artikulu originalen kategorian, 2.000 euroko sari bi emongo jakez inoiz argitaratu bako lanei; bata dibulgazio-artikulu orokorrei jagokena, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikuluari jagokona. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoaren kategorian, 5.000 euroko sari bat izango da gazteei zuzendutako euskerazko literatura-lan onena aurkezten dauenarentzat. Lan horreek zientzia- edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dabe. Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2.000 euroko sari bat egongo da jokoan, eta 2011. urtean argitaratutako zientzia kazetaritza-lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein formatu eta generotakoak.
Epaimahaia zientzia eta teknologiako adituek zein literatura- eta kazetaritza-munduko adituek osotuko dabe, eta 2012ko apirilaren 30a baino lehen jakinarazoko ditue irabazleen izenak.
CAF-Elhuyar sarietan parte hartzeko epea edegita dago, eta argibideak http://cafelhuyarsariak.elhuyar.org webgunean dagoz eskuragarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!