Euskal Herriko bertso-eskolek jai ederra egingo dabe Lesakan, zemendiaren 12an

Bizkaie! 2011-10-20 11:17   Bertsolaritzea

Euskal Herriko Bertso-eskolek topaketea egingo dabe Lesakan, zemendiaren 12an. Helduen bertso-eskolen arteko hartu-emonak bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia, eta bide batez, alkarregaz bertsoaz, jaiaz eta lagun-taldeaz gozatzea, topaketearen arduradunek adierazo dabenez. Parte hartzeko deialdia bertso-eskoleei egin bajake be, bertsozale guztiak konbidau gura ditue antolatzaileek.

Euskal Herriko Bertso-eskolek topaketea egingo dabe Lesakan, zemendiaren 12an. Helduen bertso-eskolen arteko hartu-emonak bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia, eta bide batez, alkarregaz bertsoaz, jaiaz eta lagun-taldeaz gozatzea, topaketearen arduradunek adierazo dabenez.

Egun osoko egitaraua atondu dabe Lesakan, hainbat bertso-eskoletako kideek eta Lesaka bertakoek. Dana dala, antolatzaileek nabarmendu dabenez, egitaraua ez dago itxita, jaieguna herrian batzen diran bertso-eskolek eurek egingo dabe eta. Horregaitik, mikrofonoak zabalik egongo dira egunean bertan zeozer egiteko gogoa daukan edonorentzat. Parte hartzeko deialdia bertso-eskoleei egin bajake be, bertsozale guztiak konbidau gura ditue antolatzaileek.

Danetara, bertso-eskoletako edo bertso-eskolakaz hartuemona dauken 35 bertsolarik parte hartuko dabe topaketan; hemen, zerrendea: Unai Gaztelumendi, Xumai Murua, Izar Mendiguren, Eneritz Zabaleta, Maddi Ane Txoperena, Josu Sanjurjo, Iñaki Aleman, Eneko Abasolo Abarkas, Baztango helduen bertso-eskolea, Jon Martin, Iñaki Gurrutxaga, Ander Lizarralde, Unai Muñoa, Zarauzko bertso-eskolea, Aitor Sarriegi, Iñaki Viñaspre, Enaitz Alustiza, Ander Solozabal, Ekaitz Samaniego, Enkarterriko bertso-eskolea, Egoitz Aizpuru, Iker Iriarte, Alaia Martin, Xabier Silveira, Iratxe Ibarra, Julen Zelaieta eta Oskar Estanga. Eta, honeekaz batera, espontaneoak be egon daitekezela azaldu dabe topaketearen arduradunek.

Euskal Herriko Bertso-eskolen Topaketea 12:00etan hasiko da, bertso-poteoagaz. Bazkaria 14:00etan izango da, Linddurrenborda sagardotegian, eta ostean, emonaldi bereziak. Arrastiko bertso-saioa Zialdo tabernan egingo dabe, 19:00etan. Eta eguna ederto amaitzeko, 22:00etatik aurrera, Oskar Estangagaz jaia, Atxaspi tabernan.

Bazkarirako izen-emotea aurretik egin behar da, urriaren 31 baino lehenago, helbide honetara idatziz: bertsoeskolak@gmail.com. Argibide gehiago behar izan ezkero, helbide berera joteko eskatu dabe antolatzaileek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu