Eneko Lazkozek irabazi dau lehen saioa

Bizkaie! 2025-10-06 08:09   Bertsolaritzea

Hurrengoa Mutiloan izango da, hilaren 11n.

Eneko Lazkoz kantuan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurizko Kultur Etxean jokatu da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. 120 bat bertsozale alkartu dira bertan, saioa zuzenean jarraitzeko. Sei bertsolari ibili dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, barriz, Patxi Buenok egin ditu. Nafarroako Bertsozale Alkarteak Aurizko Udalaren laguntzea izan dau saioa atontzeko.

Saio puntuagarriaren ostean, Eneko Lazkozek lortu dau puntu gehien (357,5). Holan geratu da saioko puntuazinoa:

  • Eneko Lazkoz Martinez: 357,5.
  • Saats Karatsatorre Martinez: 328,5.
  • Eki Mateorena Zozaia: 301,5.
  • Egoitz Gorosterrazu Elizagoien: 293,5.
  • Urko Gartzia Aleman: 287.
  • Aitor Irastortza Arrizurieta: 283.

Hurrengo zapatuan segiduko dau txapelketeak, Mutiloan. Herri horretako Kultur Etxean izango da saioa, 17:30ean. Han ibiliko dira kantuan Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Idoia Granizo Uribarrena, Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia eta Sarai Robles Vitas, Iratxe Legarra Nuin gai-jartzailearen aginduetara.

Saio guztietarako sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu