Galdakaon eta Getxon jokatu dira hurrengo faseak
2025-10-07 12:26 BertsolaritzeaHorreen ostean erabagiko da zein bertsolari pasauko diran finalaurrekoetara.

Lehenengo faseko azken saio biak jokatuko dira zapatuan eta domekan, Galdakaon eta Getxon hurranez hurran. Irabazle biak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara.
Galdakaoko saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da, 17:00etatik aurrera. Ondoko sei bertsolari honeek ibiliko dira:
- Araitz Katarain Mugarza.
- Asier Galarza Garai.
- Bittor Altube Sarrionandia.
- Enare Muniategi Etxabe.
- Irune Basagoiti Agirre.
- Paule Ixiar Loizaga Legarra.
Gaiak emoten Begoñe Olabarria Astobiza ibiliko da.
Getxoko saioa Muxikebarriko Arrigunara Aretoan jokatuko da, ordu berean. Domekako seikotea, hurrengoa:
- Aitor Esteban Etxebarria.
- Ibai Amillategi Omaetxebarria.
- Janire Arrizabalaga Munduate.
- Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria.
- Mikel Goiriena Larrazabal.
- Peio Molinuevo Martin.
Gai-jartzailea Leire Garatxena Larrabe izango da.
Saio bakotxaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara; eta besteek, puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea. Beraz, asteburu honetako azken saio biekaz erabagiko da zein bertsolari pasauko diran finalaurrekoetara.
Epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.
Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!