Kristina Mardaras asteon Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2025-10-23 09:40   Bertsolaritzea

Iurretako bertsolariaren bizitzan bertsoak izandako lekuaz egingo dabe berba.

Kristina Mardaras. | Ikusi handiago | Argazki originala



Txiki-txikitatik bertsoa zanetan daroan bertsolaria izango da protagonista. Alkarrizketea egingo deutso Mirari Martiarenak eta umetako Kristinaren unibersoa eta horretan bertsoak eban lekua jorratuko dabe.

Iurretako Oromiño auzokoa bera, 197. urtean edo hor bueltan Durangon Bertso eskolea martxan jarri ebenean, berehala emon eban izena bertan. Bertso eskolatik plazarako bidea eta garaian emakumeen erreferente faltaz be egingo dabe berba programan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea be berbagai izango dabe Kristina Mardarasek eta Mirari Martiarenak. Txapelketan bete-betean sartuta dagozan honetan, txapelketan eta bertsogintzan hain garrantzitsua dan inurri lanari buruz egingo dabe berba, besteak beste.

Gasteizko eta Oiartzungo bertsoaldiak, gozagai

Astero lez plazako bertsoek jantziko dabe Hitzetik Hortzera. Alde batetik, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan urteroko bertso saioko bertsoaldiak izango dira zapatuko programan. Bertsotan ibili ziran Aitor Bizkarra, Eli Zaldua, Julio Soto eta June Aiestaran eta gai-jartzaile lanak, barriz, Irati Martinezek egin zituan.

Beste alde batetik, Oiartzunen Kategoriko 10. bertso bazkaria egin eben eta bertako bertsoaldiak be izango dira. Irati Matelok jarri zituan gaiak eta Alaia Martinek, Andoni Egañak, Joanes Illarregik eta Maialen Lujanbiok kantau eben.

Hitzetik Hortzera, urriaren 25ean, zapatuan, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu