Lekeition eta Mungian jokatuko dira hurrengo saioak
2025-10-03 08:00 BertsolaritzeaZapatuan (hilak 4) eta domekan (hilak 5), hurranez hurran.

Lehenengo saioa jokatuta, beste saio bi izango dira zapatuan eta domekan, Lekeition eta Mungian hurranez hurran. Irabazle biak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara.
Lekeitioko saioan ondoko sei bertsolariak izango dira:
- Beñat Bilbao Landa.
- Iker Uriarte Urrutia.
- Iruri Altzerreka Martinez.
- Jone Larrinaga Dañobeitia.
- Lurdes Ondaro Mallea.
- Txabel Altube Sarrionandia.
Gaiak emoten Zihara Enbeita Gardoki ibiliko da.
Mungiako saioan, barriz, sei bertsolari honeek egongo dira:
- Ander Urcelay Aristi.
- Imanol Uria Albizuri.
- Josune Aramendi Perez.
- Maite Sarasola Isazelaia.
- Peru Vidal Gurrutxaga.
- Unai Mendiburu Valor.
Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da.
Saio bakotxaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Epaimahaiko kideak, barriz, ondokoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Lekeition Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da; Mungian, barriz, Itxaro Juaristi Olaetxea.
Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!