Txaber Altube Lekeition eta Unai Mendiburu Mungian, aurrera Bizkaiko Txapelketan
2025-10-06 07:59 BertsolaritzeaAltubek eta Mendiburuk saioak irabazteagaz bat, finalaurrekoetara sailkatu dira.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Txaber Altube izan da puntu gehien batu dituena: 480 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 2an jokatuko dana. Ganerakoek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:
- Txaber Altube Sarrionandia______ 480
- Lurdes Ondaro Mallea___________458
- Iruri Altzerreka Martinez_________444.5
- Jone Larrinaga Dañobeitia_______-432.5
- Iker Uriarte Urrutia_____________422.5
- Beñat Bilbao Landa_____________416
Idoia Anzonandia Kareaga egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako honeek ibili dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.
Mungia
Mungiako Olalde Aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu izan da puntu gehien batu dituana: 464 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 2an jokatuko dana. Ganerako bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:
- Unai Mendiburu Valor_________________ 464
- Imanol Uria Albizuri__________________458
- Maite Sarasola Isazelaia_______________458
- Josune Aramendi Perez_______________425.5
- Ander Ucelay Aristi__________________418.5
- Peru Vidal Gurrutxaga________________417.5
Jon Amezaga Fernandezek egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako honeek ibili dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, barriz, Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.
Hurrengo saioa
Urriaren 11n, Galdakao Torrezabal Aretoan izango da arratsaldeko 17:00etan. Kantauko daben bertsolariak: Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Bittor Altube Sarrionandia, Enare Muniategi Etxabe, Irune Basagoiti Agirre eta Paule Ixiar Loizaga Legarra.
Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian dagoz eskuragai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!