Euskaltzaindiak 'Etxepare, Aldudeko medikua' liburua sarean ipini dau
2011-11-15 10:34Euskaltzaindiak Etxepare, Aldudeko medikua liburua bere webgunean ipini barri dau. Kepa Altonagak 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazino saria irabazi eban liburu honegaz. Euskal Herriko Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

Euskaltzaindiak Etxepare, Aldudeko medikua liburua bere webgunean ipini barri dau. Hain zuzen be, argitalpen digitala www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/66692.pdf helbidean dago konsultagai.
Kepa Altonagak 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazino saria irabazi eban liburu honegaz. Etxepare, Aldudeko medikua lanak Euskal Herriko Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan. Altonagaren esanetan, Etxeparek eboluzionismoa euskerearen mundura sartu nahi izan eban.
Kepa Altonagak Zoogeografia eta Ornobako Ez-Antropodoen Zoologia erakusten dau EHUko Zientzia Fakultadean. UZEI, Elhuyar eta Euskaltzaindiagaz kolaboretan dau. Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (1998) eta Armand David, pandaren aita (2001) liburuen egilea da.
Etxepare, Aldudeko medikua liburuak sei atal ditu: Ameriketako oroitzapenak, Buruxkak, Agur gaztaina-mundu hori, Eztago Bilbo langorik, Ziliportarena, eta Zumaian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!