Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak barritasunez betetako programeagaz datoz

Bizkaie! 2011-11-16 16:58   jardunaldiak

Udalerriko hainbat alkartegaz eta ekimenakaz (Bizarra Lepoan, Albe, Sendi, Egizu, UK aldizkaria, euskaltegiak eta Itxartu Dantza Taldea) alkarlanean Getxoko Udalak antolatu ditu Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak mota guztietako publikoarengana heltzeko.

Euskeraz diran mota desbardinetako kultur adierazpenak sustatzeko eta aldi berean hizkuntzearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz, datorren zapatuan, zemendiaren 19an, hasiko dira Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak, hilebete luze batean izango diran mota guztietako jarduerez betetako egitarauagaz. Udalerriko hainbat alkartegaz eta ekimenakaz (Bizarra Lepoan, Albe, Sendi, Egizu, UK aldizkaria, euskaltegiak eta Itxartu Dantza Taldea) alkarlanean Getxoko Udalak antolatutako jardunaldiak toki desbardinetara eroango ditue jarduerak mota guztietako publikoarengana heltzeko. Herritar guztiengana heldu nahi dogu eta horregaitik jarduera ugari antolatu doguz. Euskal Kulturearen Jardunaldietako edizino guztietan argi geratu da ekimen instituzionala eta herri ekimenaren osogarritasuna eta aurten hori, ahal bada, oraindino gehiago, nabarmendu dau aurkezpenean Imanol Landak, Getxoko Alkateak.

Datu soziolinguistikoen arabera, gero eta getxotar gehiagok ezagutzen dabe euskerea eta horregaitik badirudi etorkizuneko erronka euskaldunek egingo daben euskerearen erabilerea sustatzea izango dala. Hori dala eta, Jardunaldiok berba egiteko konbita egiten daben jarduera ugari aurreikusi dira, esate baterako, Sendijaia, familian euskerearen erabilerea sustatzeko edo Berbodromoa, ikasten dagozan eta dakiten 400 bat lagun berba egiteko batzeako ekimena gehitu du Alkateak..

Oraingoan hilebete luze bat iraungo dabe jardunaldiek eta datorren zapatuan hasiko dira, ohiko bi hitzordugaz, hau da Merkatuan Kantetan eta Nazinoarteko Trikitixa Jaialdiagaz, oraingoan Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko ordezkarien parte hartzeagaz; tartean Kepa Junkera be izango da. Barritasunen artean, gazteek Buah Txabal antzezlana ikusi ahal izango dabe; 40 urteotako euskal musika getxotarra berbaldia eta musika emonaldia izango da; Etxe eta Lorelei taldeen kontzertua (Udagoieneko Ostera zikloan kokatuta), Bertsolari pelikularen proiekzinoa edo motibazinoa lantzeko Valentziatik helduko dan TELP ikastaroa. Zemendiaren 30ean, Argia Ereiten Euskera Saria emongo da eta hori oso momentu garrantzitsua da guretzat euskerearen alde lan egiteagaitik persona bati edo alkarte bati esker ona emotea baita adierazo dau Imanol Landak. Abenduaren 3an, Euskerearen Eguna ospatuko da eta hori dala eta, bezperan, hilaren 2an, ludotekeak bere jarduerak kalera atarako ditu.

Bestalde, Miren Dobaranek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak, astelehenean Santutxun hildako Kepa Mallea, bere euskereagazko konpromisoagaitik, gogoratu ondoren, Getxon antolatutako jardueren aniztasuna eta kalidadea azpimarratu ditu eta gehitu dau jarduerok euskerea astialdian be erabilteko lagungarriak dira, Diputazinoak euskerearen erabilerea zabaltzeko dauen lan ildoetako bat. Azkenik, Lander Solozabalek, Sendi proiektuko arduradunak, jardunaldiokaz kolaboretan daben alkarte guztien izenean ondokoa nabarmendu dau: aitatutako alkarte eta ekimenez gan, Getxon persona askok lan egiten dabe euskerearen alde eta bai horreentzat eta bai alkarteentzat eurentzat egunero da abenduaren 3a, hau da, egunero lan egiten dabe Euskerearen Eguna izan daiten'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu