Siroka taldea izango da euskal ordezkaria Liet International 2011 jaialdian

Bizkaie! 2011-11-16 14:24   Musikea

2011ko zemendiaren 19an, Udinen (Friuli eskualdean) hizkuntza gitxituen Europako jaialdirik garrantzitsuena ospatuko da, Liet International 2011, hain zuzen be. Liet International 2011ko epaimahaiak aukeratutako 12 lehiakidek joko dabe festibalean, tartean Siroka taldeak.

2011ko zemendiaren 19an, Udinen (Friuli eskualdean) hizkuntza gitxituen Europako jaialdirik garrantzitsuena ospatuko da, Liet International 2011, hain zuzen be. Liet International 2011ko epaimahaiak aukeratutako 12 lehiakidek joko dabe festibalean. Siroka taldea izango da Euskal Herriko ordezkaria eta ondoko taldeakaz batera parte hartuko dau: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Aoife Scott (Irlanda), Skama la Rede (Asturias), Rolffa (Sami), Macanta (Eskozia), Janna Eijer (Frisian), Priska (Friuli), Coffeeshock Company (Austria), Cuntra Löm (Ladinian) eta Rezia Ladina (Suitza).


Informazino gehiago

- Aukeratutako 12 taldeei buruzko informazinoa.
- Festibalaren ganeko informazino orokorra.
- Festibaleko egitaraua.
- Finalisten abestiak.

Festibala zuzenean emitiduko dau Friulian Radio station. www.ondefurlane.eu irratiak eta Internet bidez ikusteko aukerea be egongo da (streaming bidez) ondoko helbideetan: www.liet.nl eta www.arcoiris.tv webguneetan.

Esandako moduan, Siroka taldea izango da Euskal Herriko ordezkaria Liet International 2011 jaialdian eta ondoko egitarau potoloa izango dau:

- Kontzertua: zemendiaren 18an, 21:30ean, Cas Aupa lokalean (Val’ de Aupa 2, Udine) Trùc taldeagaz.
- Alkarrizketea: zapatuan, hilaren 19an, 9:00etan, Radio Onde Furlane irratian.
- Dokumentala: astegoien osoan zehar Frisiar eskualdeko Omrop Fryslân telebista katekoak Siroka taldeagaz egongo dira taldeari eta Euskal Herriari buruzko dokumentala egiten.
- Festibala: zapatuan, hilaren 19an, 21:00etan, 12 finalistakaz batera Hi Vascofona! abestia joko dau Sirokak:
- Bideoa: bidaia osoaren ganeko bideo bat produziduko dau Sirokak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu