Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2011-11-16 16:20   Musikea

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 23. edizinoa azken fasera heldu da kategoria bakotxeko finalakaz. Finalak zemendiaren 18an (Beste Joerak), 25ean (Metal) eta 26an (Pop Rock) izango dira, ohikoa dan legez, Bilborock aretoan.

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 23. edizinoa azken fasera heldu da kategoria bakotxeko finalakaz, finalaurreko sailkapen fasea amaitu ondoren. Finalak zemendiaren 18an (Beste Joerak), 25ean (Metal) eta 26an (Pop Rock) izango dira, ohikoa dan legez, Bilborock aretoan, antolakuntzak jakinarazo dauenez.

Kategoria bakotxeko finalistak hurrengo honeek dira: Beste Joerak kategorian, Dr. Skyloop (Bizkaia) eta Thompson (Bartzelona); Metal kategorian, Echovolt (Cadiz), All Reasons (Bizkaia) eta Khous (Nafarroa); azken buruan, Pop Rock kategorian, The Free Feel Band (Bartzelona), Dr. Maha's Miracle Tonic (Bizkaia) eta Giranice (Gipuzkoa).

Metal zein Pop Rock kategorietako sariak ondokoak izango dira: 5.000na euro irabazleentzat, 2.500na bigarrenarentzat eta 1.000na hirugarren sailkatuarentzat. Beste Joeren kategorian, barriz, irabazleak 2.700 euro jasoko ditu, eta bigarrenak 1.000.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu