Gartxot Itzaltzuko bardoaren istorioa zinema-aretoetan, barikutik aurrera
2011-11-16 10:34 BarriakGartxot, konkista Aitzineko konkista animazinozko filma barikuan, zemendiaren 18an izango da Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko zinema-aretoetan. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi dira zuzendariak, eta musikea Benito Lertxundik sortu dau.
Gartxot, konkista Aitzineko konkista animazinozko filma barikuan, zemendiaren 18an izango da Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko zinema-aretoetan. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi dira zuzendariak, eta musikea Benito Lertxundik sortu dau. Somugak produzidu dau.
Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta pelikulearen zuzendariek Arturo Campion idazle nafarrak 1917an idatzitako Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburua hartu dabe oinarri.
Filmak gai potoloak jorratzen ditu -azaltzen dau Juango Elordik- eztaibaida filosofiko eta historiko asko eragitejo moduan. Baina, guk nahi doguna ikuslea hunkitzea da, burura baino lehanago bihotzera ailegetea.
Zuberoako aktorek ipini ditue personaien ahotsik gehienak, istorioari sinesgarritasun handiagoa emon nahian, izan be Zaraitzuko euskalkiak badauka Zuberotarraren antzik. Benito Lertxundik kantariak eta Kike Amonarriz telebista-aurkeleak be ipini ditue ahotsak.
Gartxot bardoa da, Itzaltzun, XII. mendean bizi da; herriz herri ibilten da istorioak eta kondairak kantetan. Bardoak herriaren memoria eta kulturea gordeten ditu. Orreagako abade barrika, baina, ez dau holangorik gura. Horrexegaitik, Gartxot deserriratu, eta haren seme Mikelot bahitu egingo dabe, latinez abesten dauen fraile bihurtzeko. Mikelotek iges egin, eta aitagaz batera, herririk herri kantuan hasiko da barriro be. Fraile-gerlari bildurgarriei emongo deutsie aita-semeak harrapatzeko ardura...
Asisko Urmenetaren ustez, gai ugari agiri dira kondaira itxuran. Argumentu interesgarri baten inguruan, gai asko aurkezten deuskuz: Donejakue bidea, Iruñeko erregearen eginbeharra, Orreagako gerrea, Karlomagnoren jarraitzaileen poterea, euskereare galtzea zelan eta zergaitik hasi zan XII. mendean eta abar.
Benito Lertxundik izan dau musikearen ardurea: bere diskografiako kanta batzuk aukeratu eta barriz nahastau ditu. Izan be, Orioko musikariak Altabizkar Itzaltzuko bardoari diskoa argitaratu eban 1981ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!