Itxaropena ikastoleak musika sortzaileei zuzendutako lehiaketea abiarazo dau 2012ko Ibilaldiaren abestia egin deien

Bizkaie! 2011-11-15 14:31   Euskerea berbagai

Ibipuntuzero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia Trapagarango Itxaropena Ikastoleak antolatuta eta kantua aukeratzeko lehiaketea abiarazo dabe.

Ibipuntuzero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia Trapagarango Itxaropena Ikastoleak antolatuta eta kantua aukeratzeko lehiaketea abiarazo dabe. Nazinoarteko lehiaketea izango da eta edozein artista, talde edo bakarlarik hartu leike parte; hori bai, lehian sartuko diran abestiak argitaletxe-kontraturik bakoak izan beharko dabe baina nahitaezkoa da gitxienez ordu erdiko euskerazko errepertorioa izatea. Edozein musika estilotako abestiak onartuko dira.

Beste alde batetik, derrigorrezko baldintzak dira ondokoak: Lehiaketan parte hartuko dauen abestiaren berbak euskeraz idatzi eta abestu behar dira, gainera, nahitaez, 'ikastola' eta 'Ibilaldia' berbak agertu beharko dira. Horrezaz gan, 'Itxaropena' edo 'Trapagaran' berben aitamenen bat agertzea hobetsiko da.

Saria, barriz, 2012ko Ibilaldia egunean irabazlearen kontzertua izango da, antolakuntzeak egoki eretxitako eszenatoki eta orduan, posible dan neurrian eskenatoki nagusian eta ahalik eta jente gehienak ikusteko orduan izango da kontzertua. Musika ekipoaren gastuak (backlinea barne), antolatzaileen kontura izango dira. Era berean, lehiaketan irabazle izan dan abestiaren bideo-kliparen gidoia, zuzendaritza, errealizazinoa eta edizinoaren gastuak be antolatzaileen ardura izango dira. Azkenik, bideo-kliparen promozinoa be antolatzaileen ardurea izango da.

Kontuak kontu, Itxaropena ikastoleak eta Ibilaldia alkarteak antolatutako musika-lehiaketa honetan euskerea eta teknologia barriak buztartzen dira, talde euskaldunen jarduerea sustatuz.

Lehiaketeak fase bi izango ditu. Lehenengoan, gehienez 5 abesti aukeratuko ditu antolatzaileak. Bigarren fasean, sare sozialen edota webgunearen bidez herri botazino edegia egingo da irabazlea nor dan jakiteko.

2012ko Ibilaldirako kantu proposamenak 2012ko urtarrilaren 12a baino lehen bialdu behar dira.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak ondokoak dira: Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu