Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdia 2011 zemendiaren 17tik 26ra

Bizkaie! 2011-11-16 17:49   Musikea

Elorrion urteroko hitzordua dabe blues eta jazz zaleek zemendiaren 17tik 26ra; aurtengo Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdian, besteak beste, Belceblues, The Hot Wok, Carl Winter Trio eta Sons of the delta lako taldeak izango dira. Carl Winter Trio aurten Getxoko XXXV. Nazinoarteko Jazz jaialdiko txapelketea irabazi dauen taldea da.

Elorrion urteroko hitzordua dabe blues eta jazz zaleek zemendiaren 17tik 26ra; aurtengo Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdian, besteak beste, Belceblues, The Hot Wok, Carl Winter Trio eta Sons of the delta lako taldeak izango dira. Carl Winter Trio aurten Getxoko XXXV. Nazinoarteko Jazz jaialdiko txapelketea irabazi dauen taldea da.

Lehenengo kontzertua Belceblues (Euskal Herria) taldeak emongo dau zemendiaren 17an, gaueko 21:00etan, Elorrioko Portalekua Tabernan. Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen dituan taldea da. Musika baltza eta zuriaren ezaugarriak nahasten ditue. Zuzenekoetan, euskerea eta ingelesa buztartzen ditue euren kantuetan eta gustukoen dituen blues estandarren moldaketak, besteak beste, Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix eta Jeff Healey taularatzen ditue.

Zemendiaren 18an, barikuan, 22:30ean Ateneoan izango da The Hot Wok (Euskal Herria) taldearen kontzertua. Gasteiztik datorren talde indartsu honek inork baino hobeto nahasten ditu, sukaldeko plazerrak, Brass Band klasikoen erritmo kreoleak, funk koipetsua eta jazz koktelak, eta hori guztia elektronikeagaz ondua. Baina zer da The Hot Wok? Musika baltza da, karnabaleroa. Jaialdi eta kale artisten doinuak dira. Big-band doinua daukie. Jam session dira sortzen dituen akordeak, Belle Epoque kutsuaz. The Hot Wok-koek euren bigarren diskoa izango dana eskeiniko deuskue, zuzen-zuzenean Elektro Funky Jazz Bras doinu gozoz beterik.

Zemendiaren 19an, zapatuan, 22:30ean, Ateneoan, Sons of the delta (Inglaterra) taldea agertuko da taula gainean. Bluesman zoragarri bi dagoz taldean: Mark Cole eta Rick Edwars. Eskarmentu handiko musikariak, Erresuma Batuko bluesmanik onenetarikoak. Euren musikea AEBetan eta Europan zabaldu dabe.

Zemendiaren 24an, Elorrioko Ateneoan, Dynamic Trio (Euskal Herria) taldeak joko dau. Osoketa bitxiko jazz talde honek (gitarra, bateria eta Hammond organoa) halako formazino batek izan leikezan adierazpen aukerak ikertu eta jendarteratu nahi ditu, gaur egungo musikaz eratutako errepertorioaren bidez. Estilo-jatorri desbardinetako musikariak dira, baina indarrak batzen ahalegindu dira proiektu honi formea emoteko. 2004an sortu eben taldea. Hiru taldekideek Musikenen ikasi dabe eta Organik’s taldeko musikariak be badira.

Azken aurreko hitzorduan, zemendiaren 25ean, barikuan, 22:30ean, Ateneoan, Carl Winter Trio (Danimarka) hirukotearen txandea izango da. Europako iparraldetik jatozkuzan hiru musikari honeek- Bata danimarkarra eta beste biak suediarrak- bertako jazz munduan gaitasun gehien dabenen artean kokatuta dagoz. Indar eta sormen handiko taldea da. 2009an, lehenengo diskoa grabau eben, Contact izenekoa, Carl Winther kantu guztien konposatzailea izan zalarik.

Carl Winther Triok Getxoko XXXV. Nazinoarteko Jazz jaialdiko txapelketea irabazi dau aurten.

Azken buruan, zemendiaren 26an, 22:30ean, Elorrioko Ateneoan Lightnin' Guy & The Mighty Gators (Belgika) joko dau. Blues talde handia da, Guy Verlinde buru dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu