Antton Ezeiza zinemagilea hil da

Bizkaie! 2011-11-16 11:21   Barriak

Antton Ezeiza zinema zuzendari eta gidoilaria 76 urtegaz hil da, gaixotasuna luze baten ostean. Eguenean, zemendiaren 17an, egingo deutse azken agurra Donostiako Polloeko errausketa gelan. Euskerazko zinemearen bultzatzaile eta aitzindaria izan zan, 70eko eta 80ko hamarkadetan batez be.

Madrileko Zinema Eskolan Elias Kerejeta zinemagilea ezagutu eban, eta alkarregaz, besteak beste, A través de San Sebastián lana (1960) zuzendu eben. 1973an, Mexikora joan zan, arrazoi politikoak tarteko; han, Mina, viento de libertad (1976) eta El complot mongol (1977) sortu zituan. Handik lau bat urtera bueltau zan Euskal Herrira.

Filmeak ekoizpen etxea abiatu eban, eta Ikuska dokumentalak produzidu zituan, euskeraz, 1978-1984 urteen artean. Koldo Izagirre, Juanba Berasategi eta Iñaki Eizmendi izan zituan bidaide proiektu horretan, eta tartean ziran Xabier Elorriaga, Montxo Armendariz eta Imanol Uribe be.

1989an Ke arteko egunak pelikulea zuzendu eban, Donostiako Zinemaldian parte hartutako euskerazko lehenengo lana. Donostia Saria irabazi eban.

Ezeizaren azkenengo lana Felicidades, Tovarich (1995) izan zan.

1961ean, Espainiako gidoigile alkartearen saria jaso eban, eta 1967an Cannesko Urrezko Palmondoa lortzeko hautagaia izan zan, Último encuentro lanagaz Donostiako Zinemaldiak Ama Lur saria emon eutson 2003an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu