Surfa eragile ekonomiko bihurtzea, World Surf Cities Network ekimenaren helburu

Bizkaie! 2011-11-16 16:52

Munduko bederatzi urik surfa eragile ekonomiko lez indartzeko nazinoarteko lehenenego sarea aurkeztu dabe Donostian. Urietako ordezkariak Surfa eta barrikuntza jardunaldietan partzen hartzen dabilz egunotan.

Munduko bederatzi urik surfa eragile ekonomiko lez indartzeko nazinoarteko lehenenego sarea aurkeztu dabe Donostian. Ondoko honeek dira World Surf Cities Network izenekoaren parte-hartzaileak: Arica (Txile), Durban (Hegoafrika), Ericeira (Portugal), Hossegor (Frantzia), Gold Coast (Australia), Las Palmas Kanaria Handikoa (Espainia), Newcastle (Australia) eta Santos (Brasil) eta Donostia.

World Surf Cities Network sareko urietako ordezkariak Donostiako Kursaalen izan dira, Surfa eta barrikuntza jardunaldietan parte hartzeko. Surfa lana eta negozio- eta proiektu- aukerak sortzeko sektorea da, antolatzaileen arabera, eta sendotu beharreko arloa. Jardunaldia 2007-2013 I+E Poctefa Europako proiektuaren barruan dago.

Surfaren inguruko lan sarearen sorrereaz gan, sektoreko enpresen eta ikerketen kasu arrakastatsuen barri eskainiko dabe Donostian. Besteak beste, Jess Ponting (AEBetako San Diegoko Unibersidadeko Surfaren Ikerketa Zentroa), Joseba Odriozola (Wave Garden proiektua) eta Urko Esnaola(Tecnalia, sensoredun surf-oholaren arduraduna) izango dira jardunaldietan.

Ganera, Donostiako Sustapenak Surf City klusterreko azken jarduerak azalduko ditu. Klusterrean 30 eragile ekonomiko inguru (enpresak, erakunde publikoak, ikerketa zentroak, unibersidadeak) dagoz. Ekimenaren helburua enpresearen prozesu guztietan teknologiaren eta barrikuntzearen alde egitea da, eta enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko prestakuntza egokia eskaintzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu