Seiren taldeak Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan grabauko dau Urrunegi abestiaren bideoklipa

Bizkaie! 2011-11-15 12:45   Musikea

Zemendiaren 19an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urrunegi abestiaren bideoklipa grabauko dabe Seiren taldekoek Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, 10 urtetik gorako gaztetxuentzat Ametx erakunde autonomoak eskaintzen dauen gaueko aisialdirako Gauero programearen barruan.

Egun hori baino lehen, izena emoten, Gazte Txokotik pasetan diran nerabe eta gazte guztiek hartu ahal izango dabe parte, estra edo protagonista moduan, bideoklipean.

Hodei Zambrano zornotzarrak, Pausa enpresakoak, zuzenduko dau bideoklipa, nerabeen arteko jazarpena ardatz dauen bideoklipa, hain zuzen be.

Bi helburu lortu nahi ditue ekimen honen bidez; batetik, talde ezagun baten esperientziara hurreratuta, musika-taldeek bideoklip profesionalak grabetako garatzen daben prozesuaren ezagutza izatea, interpretazinoaren eta musikearen mundura salto eginaz eta, bestetik, abestiaren berbek horretarako bide emoten dabelako, bulling berbeagaz ezagutzen dogun arazoagazko sensibilizazinoa lantzea.

Seiren taldeak bere lanaren promozinorako erabiliko dau bideoklipa eta, holan, hainbat lekutan izango da ikusgai gazteon lanaren emoitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu