Leire Bilbaok eta Antxiñe Mendizabalek umeentzako liburu bana argitaratu dabe
2011-10-14 12:33 KultureaUmeentzako liburu bi kaleratu barri ditu Elkar etxeak, Leire Bilbaoren Oihana hirian eta Antxiñe Mendizabalen Katti beti endredatzen. Liburu biak 8 urtetik gorako irakurleentzako Kuku sailean argitaratu dira. Aurkezpena Donostian izan zan, eta bertan izan ziran liburuen ilustrazinoak egin dituen Mai Egurza eta Patxi Gallego be.
Umeentzako liburu bi kaleratu barri ditu Elkar etxeak, Leire Bilbaoren Oihana hirian eta Antxiñe Mendizabalen Katti beti endredatzen. Liburu biak 8 urtetik gorako irakurleentzako Kuku sailean argitaratu dira. Aurkezpena Donostian izan zan, eta bertan izan ziran liburuen ilustrazinoak egin dituen Mai Egurza eta Patxi Gallego be.
Oihana hirian Leire Bilbao idazle ondarroarraren umeentzako zortzigarren lana da. Oihana protagonistea aitagaz joan da urira, erosketak egitera. Halango batean, zebrabidean ez aurrera ez atzera geratuko da, eta bere burua animaliaz inguraturik ikusiko dau: hartzak, ehunzangoak, txakurrak, ahuntzak, elefanteak, ipurtargiak, jirafak, krokodiloak, gorilak… Bilbaok uria ume baten ikuspegitik zelangoa izan daitekeen azaltzen dau, azken batean.
Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) poema-liburu bi idatzi ditu, Ezkatak eta Scanner, biak Susa etxeagaz. Umeentzako lan ugari ditu, besteak beste, Amonak nobioa du eta zer?, Martin, egon geldi eta Olagarro bat bainuontzian. Mai Egurza (Irun, 1986an) marrazkigilea da, eta umeentzako liburuak ilustretan ditu.
Antxine Mendizabalek Katti eta haren etxekoen gorabejhera kontetan ditu Katti beti endredatzen liburuan. Bikotxak jaio ziranetik etxean ez dago bakerik; ganera, aitaren lantokian arazoak ditue eta ama behar guztiei ezin aurre eginda dabil. Horrezaz gan, andereñoak Katti begitan hartu dau, eta Manexek, bere lagunik onenak, huts egin deutsola uste dau...
Antxiñe Mendizabal (Zumarraga, 1968) kazetaria da ikasketaz, baina gaur egun editorea da. Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, Nire amak ez dauka erremediorik, Lotsatia naiz eta zer?, II. Errepublika Urretxu eta Zumarragan, Zumarragako Trikitixa eta Zumarragako baserriak. Patxi Gallego (Errenteria, 1973) Pololoak liburu-sorta arrakastatsuaren egilea da. Umeentzako makina bat liburu ilustrau ditu: Miss Txatarra, Tatuaje bat daukat eta zer?, Paularen seigarren atzamarra, Martin egon geldi eta abar.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!