Historia Zinemaren bidez XIV jardunaldiak Gasteizen
2011-10-17 14:25 BarriakValentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta, urriaren 18an, 19:00etan, hasiko dira Historia Zinemaren bidez XIV. jardunaldiak Euskalerriaren Adiskideen Alkartean (General Alava, 5) Gasteizen. Edizino honetako ardatz nagusia Italia Faxistea izango da.
Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta, urriaren 18an, 19:00etan, hasiko dira Historia Zinemaren bidez XIV. jardunaldiak Euskalerriaren Adiskideen Alkartean (General Alava, 5) Gasteizen. Edizino honetako ardatz nagusia Italia Faxistea izango da.
Aurreko edizinoetan legez, ziklo honetan zati bi izango dira. Alde batetik, Arabako Campusak unibersidadeko ikasle eta irakasleei zuzendutako saioak hartuko ditu eta bestetik, Zinema Hirian atala Euskalerriaren Adiskideen Alkartean izango da sarrera libre eta dobakoagaz. Ohikoa dan lez, proiekzio bakotxaren ostean, ponentziak izango dira pelikulen edukiagaz.
Zinema Hirian
- Martitzena, urriak 18, 19:00retan, Augusto Geninaren El escuadron blanco. Txostengilea: Beatriz de las Heras. Madrileko Carlos III Unibersidadea.
- Eguaztena, urriak 19, 19:00retan, Marco Bellocchioren Vincere. Txostengilea: Susana Serrano Abad. UPV/EHU.
-Eguena, urriak 20, 19:00retan, Mussolini, Pasquale Prunas, Roberto Rosselliniren lankidetzeagaz. Txostengilea: Eduardo González Calleja. Madrileko Carlos III Unibersidadea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!