IV. Agurrik gabeak Durangon, burrukalari antifaxisten omenez

Bizkaie! 2011-10-13 18:09

Urriaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Durangoko Santa Ana plazan (euria balitz, San Agustin Kultur Gunean), aurreskua eta lore-eskaintzaren ostean, Jose Martin Txotxe Anduezak zuzendutako Lurra astinduz antzezlana eskainiko dau Karrika Antzerki taldeak.

Agurrik gabeak ekitaldiaren 4. edizinoa aurkeztu dau gaur Durango 1936 Kultur Elkarteak. Faxismoaren kontra burrukan egin ebenen inguruko datuak ezagutzen hasi garenean eta oroimena zaindu ebenen ekarpena baloretan hasi danean, belaunaldi gazteek justiziaren aldeko aldarriaren lekukoa hartu dabe.

Kontuak kontu, urriaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Durangoko Santa Ana plazan (euria balitz, San Agustin Kultur Gunean), aurreskua eta lore-eskaintzaren ostean, Jose Martin Txotxe Anduezak zuzendutako Lurra astinduz antzezlana eskainiko dau Karrika Antzerki taldeak.

Durango 1936 Kultur Alkartea 2007an sortu zan. Durangon eta Durangaldean gertatu zana ikertzeko, garai haretako agiriak topetako eta batzeko, eta orduan faxismoaren biktimak izan ziranak ezagutzeko, omentzeko eta aldarrikatzeko lanean dabil elkartea. Errepublikeagaz eta Euskadiko Gobernuagaz batera askatasuna, justizia eta Euskal Herriaren nazino-eskubideak defendidutearren euren bizia eskaini ebenen inguruko datu-basea osotzen dabil (hildako, desagertu eta ganerako errepresaliatuen inguruko datuak).

Alkartearen helburuak ondokoak dira:

1.- Estatu-kolpe faxistearen aldekoen garaipenak ekarri eban izuari forma emon eta horri buruzko informazinoa zabaltzea, egiaren mesedetan.

2.- Belaunaldi gazteek justiziaren aldeko aldarriagaz hartutako konpromisoa gizarteratzea.

3.- Oroimenaren lekuak berreskuratzea: Santa Ana plazako Arkua eta etxeak, lekuko isilak.

Karrika Antzerki Taldeak, barriz, Durangoko bonbardaketan oinarritutako Martxoak 31 ikuskizuna sortu eban 2007an; bonbardaketearen zergaitiek, aurreko egunek eta egunak berak ekarri ebana islatzen saiatu ziran. Era metaforikoan bada be, istorioak Durangoko tren geltokian itxi gintuan, Durangotik iges egiten, durangar asko lez: faxisten bildur. Muntaia amaitutakoan, taldekideei hutsune bat gelditu jakun barrenean, La Victoria osteko durangarren bizipenak kontetea hurrengo lan batean. Hutsune horri erantzuna emonez Lurra Astinduz sortu dogu, urte hareetako sentimendu eta bizipenei argia eta berbea emonez, amodiozko istorio baten bitartez.

Karrikan hogei eta hogeitamahamar urteko aktore zein aktoresaz osoturik dagoala kontuan izanik, gaia eta garaia berreskuratzea ez da bape erraza izan: informazino faltea, aurreretxiak eta gaiak dauen gordintasuna erronkak izan dira guretzat sormen prozesuan.

Ikuskizunean antzezpen modu edo egitura bi buztartzen saiatu dira: kalekoa eta antzokikoa. Santa Anako plazea aldi berean gure eszenatoki naturala eta gure dekoratua bilakatuko dogu. Proposamen horregaz garaiagazko hurrekotasun handiagoa lortuko dogulakoan gagoz eta etxeak be lekuko isil lez omenduak izango dira.

Taularatuko dogun istorioa fikzinozkoa da. Bertan hainbat testigantzaren emozinoak eta pasarte txikiak islatuko doguz. Ikuskizunean hogei aktoresa-aktorek bizitza emongo deutsie asmautako testuari eta, irudi zein soinuaren bitartez, indar gehigarri bat topetan saiatu gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu