Liburu Ederren Festibalak argitalpen artistikoak landuko ditu lau egunez Rekalde Aretoan

Bizkaie! 2011-10-13 12:47   jardunaldiak

Liburu Ederren Festibala abiatu barri dabe Bilboko Rekalde Aretoan. Lau egunez tailerrak, erakusketak eta berbaldiak izango dira bertan, argitalpen artiskoaren inguruan. Sarrerea dobakoa da, baina tailerretan izena emon behar da. Belleza Infinita taldeak antolatu dau jaialdia.

Liburu Ederren Festibala abiatu barri dabe Bilboko Rekalde Aretoan. Lau egunez tailerrak, erakusketak eta berbaldiak izango dira bertan, argitalpen artiskoaren inguruan. Sarrerea dobakoa da, baina tailerretan izena emon behar da. Belleza Infinita taldeak antolatu dau jaialdia.

Argitalpen artistikoak bere osagai guztiak eduki lez hartzen ditu; maketazinoa, papela, azaleztapena, edo neurria, dana da testuaren zati, eta holan, irudidun ipuin, fanzine, kromo-album edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihurtu daitekez, gaia bera kontua hartu barik be. Liburu Ederren Festibalean euskarri horreen arte-aukerak eta sormenetik zabalpenera bitartean sortutako egoerak agirian ixten dituen makina bat ekimen atondu dira, tartean, erakusketak, tailerrak eta berbaldiak. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo egoereari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko ditue jarduerotan.

Argitalpenen erakusketea Bilboko ANTI liburudendearen laguntzinoagaz prestau dabe. Beste erakusketa bi dagoz ikusgai: De Zines, Roberto Vidalek eta Óscar Martínek aukeratutako magazineak, fanzineak eta aldizkariak; eta, ILDE Jaialdiko bildumea, Bartzelonan urtero egiten daben Artistaren Liburuaren eta Edizimo Txikiaren Jaialdiko lanak.

Tailerren eta berbaldien egitaraua zabala da, hilaren 13an, Elisa Pellacanik liburua arte-ikerketa lez izango dau berbagai, Óscar Mártinezek Fischliren eta Weissen liburuez jardungo dau, eta Gabriel Pericásek (La Central, Bartzelona-Madril), Javier Nevadok (Anti Liburudenda, Bilbo) eta Javier Cámarak (Librería Cámara, Bilbo) liburudenda espezializauen berezitasunak, joerak eta gaur egungo ikuspegiak azalduko ditue.

Barikuan, hilaren 14an, Elisa Pellacanik eskuz egindako liburuen tailerra eskainiko dau, 11:00etan. Arrastian, Francesc Ruize komikien, artistaren liburuen eta arte garaikidearen ganean berba egingo dau; ostean, José María Martínez Burgosek Dada Company-ren irudidun ipuinak iPhonerentzat izango ditu berbagai; amaitzeko, Media Vaca argitaletxeko Vicente Ferrer eta Begoña Lobo editoreek Zergatik umeek ez dabe egiten euren liburuak? itaunari erantzungo deutse.

Zapatuan, urriaren 15ean, Francesc Ruizek komiki autobiografikoa eta uriaren ganeko tailerra emongo dau. Tailerraren ondoren, arratsaldean, hiru berbaldi izango dira: Antonio Gómez: Aldizkari esperimentalak, Glòria Picazo: Centre d´Art la Panera eta edizino bereziak eta Horacio Fernández: Argazki-liburuak. Eta, domekan, umeentzako tailerra antolatu dabe.

Belleza Infinita festibaleren antolatzailea Bilbon sortu zan, 2002an. Ekitaldiak sortu eta argitalpen bereziak egiten ditu.

Tailerretan parte hartzeko derrigorra da izena emotea, 94 406 8707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu