Kolonbia hurre-hurretik ezagutzeko aukerea, egunotan, Getxon
2011-10-17 12:24 jardunaldiakKolonbiari buruzko jardunaldiak egingo ditue Getxon, urriaren 17tik 29ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren Liburutegiak, topaleku programearen barruan. Ekimenaren helburu nagusia da hainbat udalerritan presentzia handia dauken etorkinen kulturea zabaltzea, eta bertoko liburutegi zerbitzuak eurei ezagutarazotea. Aurreko urteetan Bolivia eta Filipinak izan ziran protagonistak, eta aurten Kolonbia izango da ardatza.
Kolonbiari buruzko jardunaldiak egingo ditue Getxon, urriaren 17tik 29ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren Liburutegiak, topaleku programearen barruan. Ekimenaren helburu nagusia da hainbat udalerritan presentzia handia dauken etorkinen kulturea zabaltzea, eta bertoko liburutegi zerbitzuak eurei ezagutarazotea. Aurreko urteetan Bolivia eta Filipinak izan ziran protagonistak, eta aurten Kolonbia izango da ardatza. Getxoko udal liburutegien eta Immigrazino Arloaren eskutik hainbat jarduera antolatu ditue.
Hamahiru egunez, tailerrak, zine-forum saioak, erakusketa, berbaldiak, ipuin kontaketak eta jantzak izango dira, aukeran. Jardueron antolaketan Kolektiba Colombia, Justicia por Colombia alkartea, Emigrad@s sin Fronteras, ASHISLAMA eta ASOCOLVAS (Euskadiko Kolonbiarren Alkartea) ibili dira.
Egitaraua, astelehenean, urriak 17, hasiko da, Amazonia: Tradizioa eta modernitatea erakusketearen inaugurazinoagaz. Erakusketan, argazkiez gan, Brasil eta Kolonbia artean dagoan Ticuna herriko indigenen eginiko eskulanak egongo dira ikusgai. Bertan egunean Volver a nacer dokumentala proiektauko dabe. Unión Patrióticaren historia aztertzen dau filmak; Kolonbiako gobernuak eta FARC-ek 1984. urteko su-etena adostu ostean sortu zan taldea, gatazkari konponbide baketsua emoteko asmoagaz. Proiekzinoaren ondoren, foruma hasiko da.
Eguaztenean, urriak 19, Iván Forero soziologo eta historialariak Los desafíos para el desarrollo y la paz: Relaciones bilaterales España-Colombia berbaldia emongo dau. Hilaren 26an, zine-forumaren beste saio bat egingo dabe, Los colores de la montaña pelikuleagaz. Hurrengo egunean, urriaren 27an, Nelson Calderón umeentzako ipuin kontalariak Cuentos con sabor a guayaba emonaldia eskainiko dau.
Urriaren 28an, Kolonbiako mito eta kondairen tailerra izango da, María del Rosario Vásquez Sepúlvedaren eskutik. Herri irudimenetik sortutako istorio eta personaiak aztertuko ditue. Amaitzeko, urriaren 29an, ekitaldi bi prestau dira: helduentzako Kolonbiako gastronomia tailerra eta Maguaré jantza taldearen ikuskizunean. Ganera, udal liburutegiek gida bat argitaratuko dabe Kolonbiako idazleak, liburuak, filmak eta diskoak batzen dituana. Material guztia Villamonteko liburutegian eskatu daiteke maileguan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!