Brian Finnegan, Nino Galissa, Skerryvore eta Xabi Aburruzaga, X. Galdames Folk jaialdian

Bizkaie! 2011-10-13 14:36   Musikea

Galdameseko San Pedro plazea, beste behin be, mundu osoko folk doinuen eszenatoki bihurtuko da Galdames Folk jaialdiari esker. Festibalak hamar urte beteko ditu aurten. Urriaren 14an eta 15ean Irlanda, Eskozia, Afrika eta Euskal Herriko folkaz gozetako toki parebakoa izango da Galdames.

Galdameseko San Pedro plazea, beste behin be, mundu osoko folk doinuen eszenatoki bihurtuko da Galdames Folk jaialdiari esker. Festibalak hamar urte beteko ditu aurten. Urriaren 14an eta 15ean Irlanda, Eskozia, Afrika eta Euskal Herriko folkaz gozetako toki parebakoa izango da Galdames.

Barikuan, urriaren 14an, Xabi Aburruzaga Portugaleteko akordeoilariak hasiko dau aurtengo Galdames Folk, 22:00etan, San Pedro Plazan. Haren ostean, Eskoziako Skerryvore taldeak joko dau. Rocka, folka eta erritmo beroak buztartzen ditue, eta lehenengo aldiz izango dira jaialdian. Amaitzeko, Jose Luis Ansorenak, Eresbileko sortzaileak, Zilarrezko Albokea jasoko dau Galdamesen, Euskal Herriko ondare kulturala zabaltzen egin dauen beharragaitik, bai konpositore bai zuzendari lez.

Hurrengo egunean, zapatuan, Ginea Bissauko Nino Galissa eta Irlandako Brian Finneganen txandea izango da. Galissa griotts familia batean jaio zan, ipuin kontalari artean hazitakoa da. Kora (Senegaleko harpea) joten dau, eta Mendebaldeko estilo barriak eta itsasoz haragokoak aintzat hartzen ditu bere sorkuntzean. Gizarte arazoak eta desbardintasun sozialak izaten ditu kantagai Ginea Bissauko artisteak.

Brian Finnegan txirula-joleak mundu osoan zehar zabaldu ditu doinu irlandarrak, Flook banda ezagunagaz batera. Hiru disko argitaratu ditu bandeagaz azkenengo hamahiru urtean. Finneganegaz joko dabe Ed Boyd gitarristeak, eta John Joe Kellyk, bere bai, bodhrana eta preskusinoakaz.

Umeentzako txalapartea joten ikasteko musika tailerrak atondu ditu Galdameseko Udalak, zapatuan, 11:30etik 13:30era bitartean. Argibideak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu