Manuel Lekuona saria, Jose Antonio Arana Martijarentzat

Bizkaie! 2011-10-14 13:07   sariak-autortzak

Sari-emotea barikuan, hilaren 14an egingo da, Bizkaiko Foru Aldundian. Saria Jose Antonio Arana Martijaren alargun Maiteder Bareñok jasoko dau. Mende erdian euskal kulturea garatzen egindako lan handiagaitik emon deutso saria Eusko Ikaskuntzak euskaltzain eta musikologo gernikarrari. Arana Martija aurten hil da, apirilean, 80 urte zituala.

Euskaltzaindiko liburuzaina izan zan, 1978tik, eta euskaltzain oso, 1988tik. Lan handia egin eban dokumentalista eta bibliografo lez, katalogo, kantutegi eta bestelako bilduma garrantzitsuak sortuz. Eusko Ikaskuntzako kidea, Musika Saileko presidente izan zan 1987 eta 1990 artean. Euskalerriko Adiskideen Erret Alkarteko eta Eusko Ikasketen Institutu Amerikarreko kide be izan zan. 1954an Santa Zezilia korala sortu eban, Gernikan, eta 1978an, Gernikako Andra Mari korala.

Manuel Lekuona Saria 1983an sortu eban Eusko Ikaskuntzak euskal kulturako personalidadeen onarpen legez. Aurreko edizinoetan saritutakoen artean honakoak dagoz, besteak beste: Jorge Oteiza, José Miguel de Azaola, Justo Gárate, Bernardo Estornés, Carlos Santamaría, José Mª Jimeno Jurío, Eugène Goyheneche, Micaela Portilla, Elías Amézaga, Menchu Gal edo Manuel Lekuona bera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu