Dantzan Bilaka programako sortzaileen lanak aurkeztuko ditue urriaren 15etik aurrera

Bizkaie! 2011-10-13 15:49   Kulturea

Dantzan Bilaka programan parte hartu daben euskal sortzaileen lanak ikusgai izango dira urriaren 15etik aurrera Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Danetara, hamazazpi proiektu aurkeztu ziran Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren deialdira, eta horreetatik bederatzi aukeratu ziran.

Dantzan Bilaka programan parte hartu daben euskal sortzaileen lanak ikusgai izango dira urriaren 15etik aurrera Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Danetara, hamazazpi proiektu aurkeztu ziran Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren deialdira, eta horreetatik bederatzi aukeratu ziran.

Programan izan diran proiektuak ikusteko lehenengo hitzordua, zapatuan izango da, Donostiako Gasteszenan, 19:30ean. Iker Arrueren Verfallen, Nagore Somozaren Sasi eta hodeien artean eta David Guerraren Tr3s x Tr3s izango dira ikusgai. Beste hiru emonaldi atopndu ditue: urriaren 21ean, Gasteizeko Artium museoan, 19:30ean, Estibaliz Olabarriren Play Stands Still eta Eneko Gil eta Noemi Vianaren Tempus; urriaren 26an, Bilboko Guggenheim museoan, 19:00etan, Carla Fernandezen Gu-nosotros los héroes; eta, zemendiaren 2an, Eneko Balerdiren L'akua, Oiane Lopez de Munainen Nahual eta Marianela Leonen Tela para falda y no oso en la orilla.

Dantzan Bilaka programako sortzaileak aukeratzeko koreografia-ikerketarako dirulaguntzino deialdia egiten dau Eusko Jaurlaritzeak. Laguntzinoa emotaz gan, sorkuntza-prozesuaren jarraipen artistikoa eta teknikoa be egiten jake euren sormen-prozesuetan. Sortzaileek alkarrizketarako eta gogoetarako topalekua eukitea da egitasmoaren asmoa, holan koreografia-lanak sortzen dabilzanean euren kezkak eta zalantzak aztertzeko aukerea dauke. Azkenengo zortzi hilabetean, koreografoek eta partaideek hainbat lan-topaketa egiten ditue, sortzaileak eta sorkuntza-prozesuaren aldi desbardinak aurrez aurre ipinteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu