Kalearen garrasia
2011-10-14 14:07 jardunaldiakKalearen garrasia da AlhóndigaBilbaok taldeko katarsi horri ekiteko duen proposamena. Konbidapen bat da, alde batetik, ekimena barriro izan daigun, eta, bestetik, aintzat hartu daigun 70eko eta 80ko hamarkada erabagigarrietan gure herrialdean egoan egoerea ikuspegi multidiziplinario batetik aztertzen dauen sormena, eta, orobat, horri jarraipena egin eta oraingo egoereagaz konparetako.
Mundua aldatu (Marx). Bizitza eraldatu (Rimbaud). Krisiak goitik behera aldatu dau gure estutasunik bako status quo-a, egoera sozial larri eta gogor batera eroan gaitu arrastaka, eta, beraz, nahitaez egin behar dogu hausnarketa egoera horretaz. Kalearen garrasia da AlhóndigaBilbaok taldeko katarsi horri ekiteko duen proposamena. Konbidapen bat da, alde batetik, ekimena barriro izan daigun, eta, bestetik, aintzat hartu daigun 70eko eta 80ko hamarkada erabagigarrietan gure herrialdean egoan egoerea ikuspegi multidiziplinario batetik aztertzen dauen sormena, eta, orobat, horri jarraipena egin eta oraingo egoereagaz konparetako.
Kontuak kontu, urriaren 28tik urtarrilaren 8ra bitarteko egitarau potoloan, ondoko ekitaldiak nabarmendu daitekez: eztabaidak, 80ko hamarkadako kinkiak: zinema, prentsa eta kalea izeneko erakusketea, kontzertuak eta musikako ikuskizunak, eta jantziak berregiten ikasteko tailer bat.
El Correo eta Metro Bilbao dira proiektu honen babesleak, eta Estrategia Empresarial eta Institutu Frantsesa, barriz, lankideak.
Kalearen garrasia jardunaldien egitaraua eta argibideak erantsitako pdf artxiboan dozuez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!