Guggenheim Bilbao Museoaren 14. urteurrenaren atxakian, dobako sarrerea izango da astegoienean

Bizkaie! 2011-10-14 10:55   Kulturea
Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziretara egongo da zabalik

Guggenheim Bilbao Museoak 14 urte beteko ditu urriaren 19an, eta urte honeetan guztietan gizarteak emondako babesa eskertu guran, aurten be bisitariakaz ospatu nahi dau urtemugea, eta horregaitik, sarrerea dobakoa izango da astegoien osoan, urriaren 15ean eta 16an, hain zuzen be.

Museo bilbotarreko iturriek adierazo dabenez, zapatu eta domeka honetan pinakotekara hurreratuko diran guztiek, oraintsu zabaldutako Brancusi-Serra Constantin Brancusi eta Richard Serra XX. mendeko bi eskultore handiei inoiz egindako erakusketa garrantzitsuena bisitau ahal izango dabe.

Era berean, Pintura abstraktua: 1949-1969. Guggenheim Bildumen aukeraketak AEBetako eta Europako 1950eko eta 1960ko hamarkadetako pintura-jokerak aztertzen dituan erakusketea be ikusi ahal izango dabe bisitariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu