Bilboko Merkataritza Ganbareak, Koral Alkarteak eta Deustuko Unibersidadeak, kontzertu bategaz ospatuko dabe 125. urteurrena

Dabi Piedra Robledo 2011-10-13 14:58   Musikea

Bilboko Merkataritza Ganbareak, Bilboko Koral Alkarteak eta Deustuko Unibersidadeak aurtengo urtean bete dabe mende eta laurena, eta efemeride horretan bat egin nahi izan dabe. Holan, urriaren 21ean, kontzertua antolatu dabe Bilboko Euskalduna Jauregian, BBCren orkestra sinfonikoagaz.

Bilboko Merkataritza Ganbareak, Bilboko Koral Alkarteak eta Deustuko Unibersidadeak aurtengo urtean bete dabe mende eta laurena, eta efemeride horretan bat egin nahi izan dabe. Holan, urriaren 21ean, kontzertua antolatu dabe Bilboko Euskalduna Jauregian, BBCren orkestra sinfonikoagaz.

Kontzertuan, obra bi joko ditue, Andre Dvorak-en Re maiorreko 6. sinfonia eta Prokofiev-en Alexander Nevskiren kantatea. Erresuma Batuko BBCren orkestra sinfonikoak eskainiko ditu obra biak, goi mailako zuzendari eta orkestrea nahi izan doguz, BBCgaz eta haren zuzendari titular Jiri Belohlavek-egaz, helburua bete dogu, azaldu dau Julio Gergely Bilboko koraleko zuzendariak. Belohvalek txekiarrari laguntzen, David Robertson eta Sir Andrew Davis goi mailako zuzendariak egongo dira. Zandra McMaster Ipar Irlandako mezzosopranoa be Bilbon izango da.

Alexander Nevskiren doinuak joteko, Bilboko koralak be parte hartuko dau, ia 140 abeslarigaz. Obra epikoa da, baliabide handiak eskatzen ditu bere konplexutasunagaitik, kantari asko behar dira, horregaitik, zehaztu dau Gergelyk. Koruak eta orkestreak lan ikusgarria eskainiko dabela aurreratu dau.

Biboko Merkataritza Ganbareak (1886ko maiatzean sortua), Koral Alkarteak (urte haretako udakoa) eta Deustuko Unibesidadeak (udagoienean hasi zan) 120 urte bete zituenean, orain bost urte, kontzertua antolatu eben alkarregaz; 125. urteurrenean be, bide beretik jo dabe. Ospakizunetarako ez eze, ganerako kontuetarako be, hiruron arteko harremona estua izan da beti, azaldu dau Jaime Oraa Deustuko erretoreak.

Oraingoan, Euskalduna Jauregian ipini dabe hitzordua, urriaren 21ean, arratsaldeko zortziretan. Bizkaiko Foru Aldundiak be lagundu dau ospakizunean, hiru erakundeok Bizkaiaren ondare, gaurkotasun eta etorkizun dira, aldarrikatu dau Josune Ariztondo kultura diputaduak, kontzertua aurkezteko Foru Liburutegian egindako ekitaldian. Euren nazinoarteko proiekzinoari esker, Bizkaiaren izena mundu zabalean zabaldu dabe, Bizkaia osoaren baloreak daukiez-eta, hau da, etenbako ahalegina bikaintasunaren bila, ganeratu dau Ariztondok.

Bilboko Merkataritza Ganbarea 1886an sortu zan eta aintzindari izan zan mota horretako erakundeetan. Bilboko Konsuladuan oinarrituta eratu zan, Konsuladuaren sorrerearen 500. urteurrena be aurten da, azaldu dau Ariztondok. Deustuko Unibersidadea be aintzindari izan zan, Espainia osoan beste inork baino lehenago eskaini zituan ekonomia ikasketak. Bilboko Koral Alkarteari, bestetik, Espainiako Arte Ederren saria emon eutsien mendeurrenean, 1986an, eta nazinoartean sari ugari jaso ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu