Julian de Ajuriaguerra omentzeko jardunaldiak haren jaiotzearen mendeurrenean

Bizkaie! 2011-06-03 15:48   jardunaldiak

Julian de Ajuriaguerrari omenaldia Jardunaldiak. 1911-2011 Bere jaiotzaren mendeurrena. Bere pentsamentuaren gaurkotasuna: gaixoa bere osotasunean omenaldi jardunaldiak bagilaren 10ean eta 11n izango dira Bilbon, BBK Kultur Gelan eta Baionan, IUT—Château Neuf-en.

Julian de Ajuriaguerrari omenaldia Jardunaldiak. 1911-2011 Bere jaiotzaren mendeurrena. Bere pentsamentuaren gaurkotasuna: gaixoa bere osotasunean omenaldi jardunaldiak bagilaren 10ean eta 11n izango dira Bilbon, BBK Kultur Gelan eta Baionan, IUT—Château Neuf-en.

Jardunaldi honeen helburua Julian de Ajuriaguerraren bizitza eta lana orain gogorarazotea da. Euskadiko, Bordeleko, Dijongo, Lyongo eta Genevako klinikoak, ikertzaileak eta zenbait alkartetako ordezkariak izango dira tartean.

Egitaraua


Julian de Ajuriaguerra (1911 - 1993)

Eklektikoa, ikertzaile klinikoa, neuropsikiatra eta psikoanalistea zan Ajuriaguerra jn.a. Parisen trebatu zan, eta lan handia egin eban neurologian eta psikiatrian. Era berean, rol garrantzitsua jokatu eban psikomotrizidadearen eta ortofoniaren garapenean. 1959an, Fakultadeko irakasle eta Genevako ospitale psikiatrikoko zuzendari izentau eben eta errotik eraldatu zituan. Ikerketetan, helduen psikiatria eta haurren psikiatria eta geriatria landu zituan. Ondoren, Collège de France-n katedra (1976-1980) eskuratu eta Neuropsikologiaren Garapena aukeratu eban gaitzat. Bere lan osoan, gizakiaren konplexutasuna ulergarri bihurtzea bilatu eban, gorputzaren eta buruaren arteko etenbako alkarrizketan sufrimendua arintzeko.


Batzorde Zientifiko eta Antolatzailea

José Miguel Aguirre, Isabelle de Ajuriaguerra, José Manuel Gonzalez Aramendi, Pedro Gorrotxategi, Jean-Michel Larrasquet, Julen Ocharan, Marc Rodriguez.


Antolatzailea

Eusko Ikaskuntzaren Osasun Zientzia Saila.


Laguntzaileak

Conseil Régional d’Aquitaine. Eusko Jaurlaritza. Conseil Général des Pyrénées Atlantiques. Ville de Bayonne. Bilbao Bizkaia Kutxa. Université de Pau et des Pays de l’Adour /IUT de Bayonne. Télévision Suisse Romande

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu