AEK-k Euskararen Bideak kanpaineari ekin deutso uda sasoiari begira

Bizkaie! 2011-06-06 12:32   Euskerea berbagai

Euskaltegietan eskainiko diran hiru, lau eta bost orduko euskalduntze ikastaroez gan, aurten 3. edo C1 mailea on-line egiteko aukerea be izango da AEKn, euskaltegira hurreratzerik ez edota opor lekutik ibili nahi dabenentzako. Ikastaro honen iraupena 100 ordukoa izango da.

Ikasturtearen amaierea hurreratu ahala, AEK-k udako kanpainea jarri dau martxan, euskaltegietan ez eze, barnetegietan be gauzatuko dana. Udan Euskararen Bideak, hau da, euskerea ikasteko aukerak, ugaritu egiten dira eta horren isla dira hiru hilebetean zehar egingo diran era guztietako ikastaro eta barnetegiak.

Euskaltegietan eskainiko diran hiru, lau eta bost orduko euskalduntze ikastaroez gan, aurten 3. edo C1 mailea on-line egiteko aukerea be izango da AEKn, euskaltegira hurreratzerik ez edota opor lekutik ibili nahi dabenentzako. Ikastaro honen iraupena 100 ordukoa izango da.

Halan da be, udan ikasleei zeozer debardina, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen jakela jakinda eta barnetegiek egun osoan euskeraz biziteko aukera parebakoa emoten dabela aprobetxauta, barnetegi mota desbardinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian. Gainera, deskontuak aplikauko jakez matrikula prezioan ikasturtean zehar AEKn 119 ordutik gorako ikastaroak egin dituenei eta udan barnetegi bat baino gehiago egiten dabenei. Era berean, familientzako barnetegietara hiru seme-alaba edo gehiagogaz joaten diranen kasuan, ume guztien matrikulan % 10eko deskontua izango dabe.

Barnetegiak ikasteko beste modu bat dira, egunean sei-zazpi orduko eskolez gan, txangoak eta tailerrak egiten diralako. Gainera, euskeraz biziteko eta lagun barriak egiteko aukerea emoten dabe. Azterketak preparetako barnetegiak, ostera, bereziak diranez edukiei jagokenez, eskolak azterketak preparetako bideratzen dira berenberegi. Jarduera barnetegiek badabe berezitasun bat: eskolak goizean bakarrik emoten dira, eta jarduera eta tailerrak arratsaldean, euskerea ikasteaz gan, gustuko beste arlo batzuk be lantzeko. Eta euskalkiren bat ezagutu nahi izatekotan, xiberera dago aukeran, maila guztietako ikasleei zuzendua.

Familientzako barnetegiak aukera parebakoa dira kide guztiak ia euskaldun osoak diran edo euskalduntzeko bidean dagozan familietan euskeraz komuniketako ohiturea sendotzeko. Gurasoak eskolan dagozan bitartean, umeek be euskeraz egiten dabe olgetan dabilzanean, begiraleen zaintzapean.

Bestalde, badira natureagaz hartu-emon estuan egiten diran barnetegiak be. Alde batetik, Urepelekoa, euskera eskolez gan, inguruko mendietara txangoak egiteko aukerea eskaintzen dauena. Ibiltarietan, barriz, ez dago eskola ordurik, batez be, mintzapraktikara bideratuta dagozalako, baina arduradunak irakasleak dira eta beti egoten dira prest edozein zalantza argitzeko.

Gogoratu guztietan be matrikuletako epea barnetegia hasi baino 11 egun lehenago amaitzen dala. Zehaztapen gehiago jakiteko, 902 36 22 94 telefonora dei daiteke.


Hego Euskal Herrian

- Euskalduntze barnetegia (A2-B1-B2-C1). Arantza / Forua (irailean). 14 egun (90 ordu). Salneurria: 486 €. Garagarrilaren 4tik 17ra; garagarrilaren 18tik 31ra; abuztuaren 1etik 14ra; abuztuaren 15etik 28ra; eta abuztuaren 29tik irailaren 11ra.


- EGA / C1 maila (azterketea preparetako barnetegia). Forua. 14 egun (90 ordu). Salneurria: 486 €. Abuztuaren 15etik abuztuaren 28ra.

- B1 eta B2 mailak (azterketea preparetako barnetegia). Forua. 7 egun (45 ordu). Salneurria: 243 €. Abuztuaren 29tik irailaren 4ra.

- Jarduera barnetegia (C1). Forua. 14 egun (90 ordu). Salneurria: 544 €. Abuztuaren 1etik abuztuaren 14ra (sukaldaritzea/bertsogintzea/ipuingintzea/abentura-kirola).

- Familientzako barnetegia (B1-B2-C1). Aduna / Forua / Zugarramurdi. 12 egun (80 ordu). Helduak: 520 € / Haurrak: 308 €. Garagarrilaren 4tik 15era eta abuztuaren 1etik 12ra.

- Barnetegi ibiltaria (mintzapraktikea). Euskal Herrian zehar. 16 egun. Salneurria: 473 €. Oinez: garagarrilaren 2tik 17ra (Murgiatik Hiru Erregeen Mahairaino): Bizikletaz: garagarrilaren 31tik abuztuaren 14ra (Urduñatik Zarautzeraino).


Ipar Euskal Herrian

- Euskalduntze barnetegia (maila guztiak). Miarritze* / Hazparne / Urepele. 12 egun (70 ordu). AEK-ko kartadunentzat 590 € (AEK-ko kide izateko, 40 €). Langabetuentzat 500 €. Garagarrilaren 18tik 29ra eta abuztuaren 1etik 12ra.

- Xiberera barnetegia (maila guztiak). Mendikota (Zuberoa). 6 egun (35 ordu). AEK-ko kartadunentzat 295 € (AEK-ko kide izateko, 40 €). Langabetuentzat 250 €. Abuztuaren 1etik 6ra.

- Mendi barnetegia (B1 mailatik goiti). Urepele. 6 egun (15 ordu). AEK-ko kartadunentzat 460 € (AEK-ko kide izateko, 40 €). Garagarrilaren 11tik 16ra.

- Jarduera barnetegia (A1 mailatik goiti). Miarritze*. 5 egun (35 ordu). AEK-ko kartadunentzat 250 € (AEK-ko kide izateko, 40 €). Garagarrilaren 11tik 15era (sukaldaritzea/antzerkigintzea/marrazkigintzea).

*Miarritzen AEK-k ez dau barnetegirik eskaintzen, baina bertan geratzeko aukerea dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu