Euskal anarkismoaren historia eta bilakaerea liburu baten batu ditu Juantxo Estebaranzek
2011-09-14 14:38 KultureaBreve historia del anarquismo vasco liburuaren helburua, anarkismoaren historia fundamentuz aurkeztea da, baina modu atsegin eta ulergarrian. Orain arte argitaratutako liburuek anarkismoa zatika baino ez dabe erakutsi, sasoi edo korronte jakin bakarrari arretea eskainiz eta nik ikuspegi zabalagoko lana egin dot, azaldu dau egileak.
Breve historia del anarquismo vasco liburuaren helburua, anarkismoaren historia fundamentuz aurkeztea da, baina modu atsegin eta ulergarrian. Orain arte argitaratutako liburuek anarkismoa zatika baino ez dabe erakutsi, sasoi edo korronte jakin bakarrari arretea eskainiz eta nik ikuspegi zabalagoko lana egin dot, azaldu dau Jtxo Estebaranz Gonzalez autoreak, euskal anarkismoa alderdi guztietatik aztertu eta azaldu dot, sorreratik XXI. mendera arte eta hori barrikuntzea da.
Jtxo Estebaranz historian doktore da eta anarkismoan aditua, honako hau ez da gai horren inguruan argitaratu dauen lehenengo lana. Horregaitik, euskal anarkismoaren historia idazteko persona aproposa dala ikusi eben Txertoa argitaletxeko arduradunek eta holan jaio zan liburua egiteko asmoa. 200 orrialde inguruko lan atsegina da, ez da militanteentzat bakarrik, ezta adituentzat be, liburu dibulgatiboa da eta edonori interesa sortzeko modukoa, azaldu dau Estebaranzek.
1870. urtearen inguruan anarkismoaren ideiea zabaltzen hasi zanetik, XX. mendearen hasierara arte, 130 urteko historia dakar liburuak. Anarkismoa anitza izan da, aldatuz joan da hamarkadatik hamarkadara, anarkismo bat eta bakarra ez dagoala garbi dago, azaldu dau Jtxo Estebaranzek. Anarkismoaren belaunaldiak aztertu eta konparau dodaz, danak desbardinak dira eta, zehaztu dau autoreak, holan euskal anarkismoaren ikuspegi zabala emoten dot. Argazki askogaz hornidu dau lana, batzuk orain arte argitaratu bakoak izan dira eta talde eta persona anarkistei eskerrak emon beharrean nago, argazkiak lagateagaitik, azpimarratu dau Estebaranzek.
Hiru arlo nagusi daukaz Breve historia del anarquismo vasco liburuak: batetik, Euskal Herrian anarkismoak izandako historia dago, bestetik euskal anarkista adierazgarrienen biografia laburrak be tartekatu ditu Estebaranzek, egindako lanagaitik, anarkista asko nabarmendu dira geurean, Agosti Xahogaz hasi eta Marc Legasse, Felix Likiniano, Gregorio Suberbiola, Galo Diez eta beste asko ahaztu barik. Hirugarrenik, anarkismoa be aztertu dau liburuan, sinboloak, ideia nagusien oinarria, emakumezkoen protagonismoa eta abar. Liburuan azpimarratzen danez, hasiera-hasieratik, XIX. mendetik, emakumeek zeresan handia euki dabe anarkismoaren garapenean. Casilda Hernaezen moduko emakume anarkisten biografiarik ez da falta.
Euskal anarkismoa baino gehiago batzen da liburuan, azkenengo 130 urteotako bilakaera sozialaren kronikea da hau, ganeratu dau Jtxo Estebaranzek, anarkismoak aldatzen eta egokitzen jakin dau urteotan eta etorkizunean be biziraungo dauelakoan nago. Interesa daukien guztientzako, liburuaren jentaurreko aurkezpena be egingo dau Txertoa argitaletxeak, eguenean, irailak 15, arratsaldeko zazpiretan, Bilboko Elkar Megadendan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!