Irailaren 16tik 18ra Durangaldeko Ardi Jaia ospatuko da
2011-09-13 15:45Durangaldean artzainek egin daben lana azpimarratu eta aisialdira begira kultur eskaintza modura lan horren garrantzia zabaltzea da. Danetara, 20 ekitaldi baino gehiagoko egitaraua atondu dabe irailaren 16tik 18ra.
Irailaren 16tik 18ra, Durango, Abadiño eta Atxondo herrietan Durangaldeko Ardi Jaia ospatuko da. Horretarako, artzainen lana ezagutzera emoteko eskualdeko alkarte desbardinek antolatutako ekitaldiak egitarau amankomunean batu ditue. Helburua, Durangaldean artzainek egin daben lana azpimarratu eta aisialdira begira kultur eskaintza modura lan horren garrantzia zabaltzea da. Danetara, 20 ekitaldi baino gehiagoko egitaraua atondu dabe +Dendak Durangaldeko Merkatarien Alkarteak, ACOL Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hazleen Bizkaiko Alkarteak eta Gerediaga Alkarteak. Halan da be, hiru ekitaldi dira Ardi Jaiko zutabe nagusiak: Transhumantzia erakustaldia, Artzain Eguna eta Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea.
Irailak 16, barikua, Durangon
17:00 Durangaldeko Gaztaien Azokea. Andra Mari basilikearen aterpean, 5-6 gaztaigile izango dira eta eurekaz batera, baserriko produktuen lau saltoki be ipiniko dira. Azokea gaueko 21:00ak arte egongo da zabalik.
17:30 Gaztai tailerra. Azokara hurreratzen diranek, gaztaia egiteko prozesuan kontuan hartu beharreko pausuak ezagutzeko aukerea izango dabe.
21:00 Gaztai dastaketea. Artzai Gazta alkartearen laguntzinoagaz, gaztaiaren usaina, egiturea eta gustoa desbardinduz dastaketa erakustaldia egingo da Kurutziaga hotelean. Dastaketan parte hartzeko, aurrez izena emon behar da + Dendak alkartearen egoitzan txartela erosita edota horretarako jarri diran telefono zein helbide elektronikoan eskaria eginda. Prezioa, 4 euro.
Irailak 17, zapatua, Durangon
12:00 Transhumantzia. Artzainek urtaroetara egokitzeko artaldea larre hobeagoetara eroateko ohiturea euken eta antxina artaldea hartuta abelbide naturaletan zehar eroaten zituen. Durango horreetako abelbideetako batek zeharkatzen eban. Aspaldiko ohitura hori ezagutzera emoteko, joan dan hiru urtetan + Dendak alkarteak transhumantzia izenagaz ezagutzen dan ohiturea berreskuratu dau. Erakustaldian 60tik gora ardi gidatuko ditu Felix Ajuria artzain otxandiarrak.
17:00 Bildots dastaketea. Andra Mariko aterpean 30 bildots erreko ditue. + Dendak alkarteko saltokietako edozein erosketa-tiket erakutsita bildots pintxoak eskuratu ahal izango dira.
Pintxo-poteo ibilbidea Durangoko tabernetan
Zapatuan eta domekan, Durangoko 14 tabernatan ardi-gaztaiagaz pintxo bereziak preparauko ditue. Ardaoagaz batera, bi euroan salduko dira pintxoak. Ekimenean parte hartuko daben tabernak: Alpino, Anboto, Arkupe, Gaur Bodegon, Gorrotxa, Gure Kabiya, Kobika, Lekunberri, Pausta Bar, Pol-pol, Sarasua degustación, Txantonesa, Urrats kafetegia eta Zero Bar.
Irailak 17, zapatua, Abadiñon (Zelaia auzoa): Artzain Eguna
10:00 Ardi-erakusketea. ACOL Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hezleen Bizkaiko Alkarteko kideek arraza desbardinetako ardiak ezagutzeko erakusketea antolatuko dabe. Lau multzotan banatuta, burubaltz eta burugorri ardi-latxak eta karrantzar arrazatakoak erakusgai izango dira. Genetika arloan egiten diran hobekuntza saioak hurretik ezagutzeko aukerea emoten dau erakusketa honek.
10:00-13:00 Umeentzako tailerrak. Bost tailer antolatuko dira. Artzainen antxinako zeregin diferenteak ezagutu eta ikasteko aukerea izango dabe gaztetxuenek. Honako tailerrak egingo dira: Talo egitea; Gaztaia egitea; Xaboia, ardi-gaztaiaren gatz-ura erabilita; Berziklatutako jostailuak; eta herri-kirolak.
12:00 Bizkaiko Idiazabal Gaztai lehiaketea. Idiazabal izendapeneko Bizkaiko gaztaigileek parte hartuko dabe Artzai-Gazta alkarteak antolatutako lehiaketan. Gaztai azokea be egingo da eta bost salmenta postu ipiniko dira.
12:30 I. Euskal Herriko Ardi-moztaileen Txapelketea. Ardi-moztea, artzainen zeregin nagusietako bat, lehia eta joko be bilakatu da. Euskal Herriko lehenengo ardi-moztaileen txapelketan 10-15 partaide izango dira.
13:00 Dastaketea. Bildots-txuletatxuak, idiazabal gaztaia eta euskal pastela probetako aukerea izango da. Txartelak bost euroan egongo dira salgai.
Goiz osoan zehar, trikitilariak izango dira eta idiazabal gaztaien azokea be egongo da. Eguerdi amaieran, lehiaketa desbardinetako sari-banaketea izango da.
Irailak 18, idomekea, Atxondon (Axpe auzoa): Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea
10:00 Artzainen mendi ibilbide gidatua. Atxondoko Asuntze mendi taldearen laguntzinoagaz, Anboto azpiko larreetara ardiak eroateko artzainek ohituraz egin izan daben bidea ezagutzeko aukeera izango da. Ordu biko ibilbidea izango da. Aurrez izena emotea beharrezkoa da, horretarako ipini diran helbide elektronikoan edota teléfono zenbakian.
11:00 45. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea. 1967tik Gerediagak urtero antolatu dauen txapelketea da eta beti Durangaldean. Lurraldeka aurrez egiten diran lehiaketetako txapeldunak eta txapeldunordeak izaten dira partaide. Eurekaz batera, aurreko edizinoko txapeldunak be parte hartzen dua.
Parte-hartzaileak: igazko irabazlea: Marzel Hualde eta Txiko txakurra (Aldude – Iparralde); Arabatik Jon Zuazo eta Aske txakurra (Nafarrete) - Txapelduna eta Jose Mª Jauregi eta Leze txakurra (Ilarduia) - txapeldunordea; Bizkaitk Jose Urien eta Bizkai txakurra (Abadiño) - Txapelduna eta Enrique Mendiguren eta Riki txakurra (Orozko) - txapeldunordea; Gipuzkoatik Juan Jose Arrizabalaga eta Azkar txakurra(Elgoibar) - Txapelduna eta Jesus Mª Plazaola eta Gure txakurra (Arrasate) - txapeldunordea; Nafarroatik Antonio Alustiza eta Ttiki txakurra (Areso) - Txapelduna eta Antonio Alustiza eta Bat txakurra (Areso) - txapeldunordea; Iparraldetik Roger Jauretxea eta Abil txakurra (Baigorri) – Txapelduna eta Gilles Etxegoien eta Eki txakurra (Donamartiri) - txapeldunordea.
11:30 Umeentzat tailerrak. Axpeko plazan, abarkak eta lau orratzez egindako galtzerdiak zelan egin erakutsiko da.
13:00 Sari-banaketea.
13:30 Eusko-label dastaketea. Baserri oilaskoa eta Arabar-Errioxako ardaoa eskuratuko dabe bisitariek Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketako sarreraeren truke: 4 euro.
14:30 Bazkaria. Axpeko frontoian, Atx-azpi txokoaren laguntzinoagaz, txapelketan parte hartu daben artzainez aparte, nahi dauenak bazkaria izango dua. Bertsolariek girotuko dabe bazkalostea. Txartelak aurrez eskuratu behar dira 15 euroan, erreserba eginez inskripzio helbide elektronikoan edo telefono zenbakian. Edota, egunean bertan, Axpen.
Izen-emoteak
Ardi Jaiko egitarauan, izena emotea beharrezko daben ekitaldietarako helbide elektroniko bat eta telefono zenbaki bat egokitu dira: Telefono zenbakia: 94 681 81 42 (+Dendak) eta helbide elektronikoa: ardijaia@gmail.com
Turismorako aukerea
Ardi Jaia asteburu bakar batean antolatzeak badauka turismo eskaintza berezia egiteko helburua be. Horren harian, 65 euroren truke, gau bateko ostatu, gaztai dastaketarako sarrerea, bildots dastaketarako txartela eta Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketarako sarrerea eskuratuko ditu bisitariak. Turismo eskaintza hau Durangoko Masvacatas eta Barcelo bidaia agentzietan eskuratu daiteke: Masvacatas (94 603 05 14 telefono zenbakian edota www.masvacatas.com webgunean ) eta Barceló (94 646 28 19 zenbakian)
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!