'La piel que habito', 'La voz dormida' eta 'Pa negre' filmak atzerriko film onenari Oscar sariaren bila

Bizkaie! 2011-09-14 15:30   Barriak

Pedro Almodovarren La piel que habito, Benito Zambranoren La voz dormida eta Agustí Villarongaren Pa Negre dira Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak aukeratu dituan filmak. Espainia atzerriko film onenaren Oscar sarirako ordezkatuko dau hiru horretako batek.

Enrique Gonzalez Macho Espainiako Zinema Akademiako presidenteak eta Judith Colell presidenteordeak jakinarazo ditue hiru finalisten izenak Madrilen. Oscar sarietarako aurrehautatuak izateaz gan, Mexikoko Akademiaren Ariel sarien 54. edizinorako be aurrehautatu ditue aitatu pelikulak.

Orain, botoa emoteko bigarren epe bat izango dabe akademiako kideek eta irailaren 28an amaituko da. Orduan jakingo dogu, beraz, ze pelikula izango dan Espainia Oscar sarietako 84. edizinoan ordezkatuko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu