El hombre de al lado

Karolina Almagia 2011-09-13 10:41   Zinema kritikak

El hombre de al lado filma da zinemagintza argentinarraren azken aurkikuntzea. Aurrekontu gitxiko film honek gidoi originala eta zaindua dakar, nahiz eta, zoritxarrez, minutu batzuk sobran euki. Pelikulearen leloa auzokideak ez dira hautatzen da.

- Zuzendaria: Mariano Cohn eta Gastón Duprat.
- Gidoilaria: Gastón Duprat.
- Interpreteak: Rafael Spregelburd, Daniel Aráoz, Eugenia Alonso.
- Argazkia: Mariano Cohn, Gastón Duprat.
- Musikea: Sergio Pángaro.
- Herrialdea: Argentina.
- Iraupena: 103 minutu.
- Generoa: Komedia.


El hombre de al lado filma da zinemagintza argentinarraren azken aurkikuntzea. Aurrekontu gitxiko film honek gidoi originala eta zaindua dakar, nahiz eta, zoritxarrez, minutu batzuk sobran euki. Pelikulearen leloa auzokideak ez dira hautatzen da. Eta holan da. Nork ez dau izan inoiz arazoren bat edo beste auzokideren bategaz? Kasu honetan, sufriduten dauena aberaskume bikote bat da, Le Corbusier arkitektuak egindako etxe batean bizi diran altzari-diseinatzailea eta yoga irakaslea. Euren bizimodu bare-atseginean, dana aldrebesten da auzokide barri bat heltzen danean. Izan be, Daniel Aráozek bikain interpretautako personaia-friky horrek lehio bat zabaldu nahi dau bikotearen etxe aurrean dauen horman eta horrek intimidadea kenduko deutse.

Istorioaren gakoa personaien arteko desbardintasunetan oinarritzen da. Personalidade, izaera eta jatorri hain bestelakoak izanez, trenen arteko txoke baten antzekoa gertatzen da.

Ironiaz betetako umoreak ondo funtzionetan dau. Intrigea be badago, in crescendo doan argudio baten bitartez. Alde estetikoari erreparauta, oso zainduta dago eszenaratzea, eta, bai hasierako sekuentzia, baita amaierekoa be, oso-oso onak dira. Gainera, Le Courbusier arkitektoak La Platan egindako benetazko etxean dago filmauta eta, esangura honetan, etxebizitza ikusgarri hori be protagonista bihurtzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu