Euskadiko Soinuak Vic-eko musika merkatu erabarrituan
2011-09-13 17:17 MusikeaEuskadiko Soinuak sortu zanetik Vic-eko Musika Merkatuan parte hartu dau eta ehundaka profesionalen aurrean euskal musikea aurkezteko aukerea izan dau urtero. Aurten, irailaren 14tik 18ra, Gose, Split 77 eta Audience izango dira gure musikearen enbaxadore.
Euskadiko Soinuak sortu zanetik Vic-eko Musika Merkatuan parte hartu dau eta ehundaka profesionalen aurrean euskal musikea aurkezteko aukerea izan dau urtero. Aurten, Gose, Split 77 eta Audience izango dira gure musikearen enbaxadore.
Euskadiko Soinuakek 10 urtetik gora daroaz euskal artistak eta industriako enpresak musika sektoreko azoka profesionaletan parte-hartzea ahalbidetzen. Hurrengo ekimena Vic-eko Mercat de Música Viva azokan parte hartzea izango da. Azokea irailaren 14tik 18ra izango da Bartzelonako probintzian dagoan Vic herrixkan.
Mercat de Música Viva de Vic-ek 23. urtea bete dau Estaduko musika proposamenik interesgarrienak aurkezten eta industriako eragileen arteko hartu-emonak jorratzen. Azken urteetan musika arloan bizi izan dan krisialdi bikotxa dala eta (teknologikoa eta ekonomikoa), aldaketa sakonak sufriduten dago industria eta Vic-eko azokeak aldaketa horreei aurre egiteko berregituraketa bati ekin deutso. Zuzendaritzea barritzeaz gan, profesionalen arteko hartu-emonak errazteko egitura barria be proposatzen dabe: MVLAb.
Euskadiko Soinuak, Euskal Herrian produziduten dan musikea zabaltzeko eta bertako industria sendotzeko bideratutako Eusko Jaurlaritzearen programea, sortu zanetik azoka honetan izan
da eta aurten be bertan izango da. 50 proposamenetik gora aurkeztu dira azoka horretan euskal musikearen zuzeneko emonaldietan. Aurtengo proposamenak Gose, Split 77 eta Audience izango dira.
Gainera, Euskadiko Soinuakek luntx-aurkezpen bat be eskainiko dau bertaratzen diran euskal enpresa eta artistak beste profesional batzuekaz dituen hartu-emonak lantzen laguntzeko. Luntx-aurkezpen horretan, Audience plays Amerikanuak ekitaldiaren showcasea be izango da.
Era berean, azokan bertan stand bat be izango da bertako enpresek euren produktuak zabaldu eta beste eragileakaz bilerak egin deiezan. Aurten bertaratuko diran enpresa eta alkarteak ondokoak izango dira: Kultura Live (Areto Pribatuen Alkartea), Ehde (Diskoetxeen Alkartea), Euprel (Produktoreen Alkartea), Txalap.art, Akeita, Producciones Serrano, Noizpop, Damba-Kameluak, Baga-Biga, Emankor/Bilborock, Jimmy Jazz, Santana 27, Rockstar, Bermeoko Kafe Antzokia, Helldorado eta Balea Musika Ideiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!