Juanma Bajo Ulloak zinematografiari buruzko tailer bat emongo dau AlhondigaBilbaon
2011-09-13 15:01 BarriakJuanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarrak zinematografiari buruzko tailer bat emongo dau AlhondigaBilbao zentroan, irailaren 26tik urriaren 1era arte. Ikastaroa zine edo interpretazino ikasleei dago zuzendurik eta, El Desafío izenagaz, Ikasiz AlhondigaBilbaoren hezkuntza-programearen parte da. Programearen oinarriak aniztasuna, dinamismoa eta barrikuntzea dira.
Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarrak zinematografiari buruzko tailer bat emongo dau AlhondigaBilbao zentroan, irailaren 26tik urriaren 1era arte. Ikastaroa zine edo interpretazino ikasleei dago zuzendurik eta, El Desafío izenagaz, Ikasiz AlhondigaBilbaoren hezkuntza-programearen parte da. Programearen oinarriak aniztasuna, dinamismoa eta barrikuntzea dira.
Zentro bilbotarreko arduradunek adierazo dabenez, tailerrak ikastaroan bertan erabagiko dan argumentu bat izango dau abiapuntutzat, eta, horri esker, taldetan banatutako parte-hartzaileek film labur bat egin beharko dabe, gidoia idazteaz, produziduteaz, casting-a egiteaz, lokalizazinoaz, filmazinoaz eta edizinoaz arduratuz.
Lehenengo egunean (astelehena, irailak 26), landu beharreko argumentua erabagiko da, gidoia egingo da eta kargu tekniko-artistikoak ezarriko dira, ikasleen aukeren eta eskarmentuaren arabera. Bigarren egunean (irailak 27), gidoia amaitu, eta produkzino, casting eta lokalizazino lanak egingo dira.
Hirugarren eta laugarren egunak (irailak 28 eta 29) filmazinoari dedikauko jakoz. Bosgarren eta seigarren egunetan (irailak 30 eta urriak 1) edizinoa egingo da, eta seigarren egunaren amaieran, 20:00etan, film labur bien estreinaldi ofiziala egingo da, ikasle eta konbidatuen aurrean.
Tailerra 10:30etatik 14:30etara eta 16:00etatik 20:00etara egingo da, eta 150 euroko prezioa dauka (120 euro hó txartelagaz). Izena emoteko AlhondigaBilbaoko Atarian dagoan Infopuntura jo behar da, edo bestela 94 401 40 14 telefonora deitu.
Juanma Bajo Ulloa
Umetan hasi zan irudiakaz hartu-emonetan familiak eukan argazki-denda bati esker. 1984an, produkzino-etxe propioa sortu eban. Super 8-ko film laburrak eginez ekin eutson bere ibilbide zinematografikoari, eta, ondoren, 16 eta 35 milimetroko filmak eginez jarraitu eban. Hainbat sari eskuratu zituan, besteak beste, film labur bati emon jakon lehen Goya Saria, El Reino de Victor (1989) lanagaitik.
1990 eta 1991 artean, bere lehen film luzea idatzi, produzidu eta zuzendu eban: Alas de Mariposa; Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eskuratu eban, bai eta hiru Goya be (Gidoi onenaren saria, Zuzendari barri onenaren saria eta Aktore onenaren saria), mundu osoko jaialdietan eskuratutako bestelako sariez gan.
Ondoren, La Madre Muerta (1993) izeneko lanaren idazle, zuzendari eta produktorea izan zan. Filma Veneziako Zinemaldian estreinau zan eta nazinoartean saririk gehien eskuratu dauen lana dau. 1996an eta 1997an, Airbag idatzi eta zuzendu eban, eta, momentu haretan, film espainiar komertzialena izan zan.
Ondoren, honako proiektu honeek egin zituan: Pop Corn antzerki multimedia ikuskizuna, publizidade iragarkiak eta telebistarako beste lan batzuk; Fragil filma, Kairoko nazinoarteko jaialdian estreinau eta jaialdi nazional zein atzerrikoetan lehiatutakoa; Historia de un grupo de rock izeneko dokumental luzea, Gijongo Jaialdian estreinautakoa; ondoren, ibilbide luzea egin dau nazinoarteko jaialdietatik, eta, era berean, hainbat zarzuela zuzendu ditu Bilboko Euskalduna Jauregirako, esaterako: La Gran Vía eta Agua, azucarillos y aguardiente. Gaur egun, Azkena Rock Festival jaialdiari buruzko dokumental luzea filmetan dago.
Ulloaren lanek nazinoarteko jaialdi nagusietako askotan parte hartu dabe, eta, bestelako aintzatespenen artean, zazpi Goya sari eskuratu ditue, bai eta beste hainbat sari be, Montreal, Fantasporto, New York, Stockholm, Puerto Rico, Seattle, Kolonia, Sao Paulo, Cognac, Cartagena de Indias, Erroma, Napoli zein Montpellierreko jaialdietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!