Alex Txikon izango da aurtengo 'Aukeratu Zeurea' kanpainearen irudia
2011-09-12 12:22 Euskerea berbagaiEuskerea eta kirola buztartzen dituan Aukeratu Zeurea kanpainearen aurtengo edizinoaren barruan, mendizaletasuna jorratuko dau Alkarbide bilguneak (Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak) Alex Txikon mendizale lemoarraren eskutik.
Euskerea eta kirola buztartzen dituan Aukeratu Zeurea kanpainearen aurtengo edizinoaren barruan, mendizaletasuna jorratuko dau Alkarbide bilguneak (Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak) Alex Txikon mendizale lemoarraren eskutik. Euskerearen erabilerea kirolean sustatzea helburu dauen aurtengo kanpainan, posterrak eta liburuxkak argitaratuko dira mendizaletasuna eta euskerea bultzatzeko familiaren esparruan. Horretarako, poster eta liburuxkez gan, Txikonek berbaldiak emongo ditu Bizkaiko institutuetan, batik bat, DBHko ikasleentzat. berbaldiotan, euskal espedizinoetan euskereak zein leku hartzen dauen azalduko dau lemoarrak eta kulturartekotasunari buruzko gaiak be jorratuko ditu.
Euskerea eta kirola lotzen dituan egitasmo hau 2009an hasi zan; beraz, hirugarren urtea dauka ekimenak. Hiru urte honeetan hamabi kirol landu dira poster eta liburuxken bitartez eta hainbat euskarri eskaini jakez erabiltzaileei euskeraz, berbarako, kirolariak animetako esaldiak, eskuko telefonora deskargauta.
Aurtengo egitasmoa pasa dan barikuan jarri zan martxan, egun horretan poster eta liburuxkako argazkiak egin baitziran Barrikako itsaslabarretan.
Igaz, Bizkaiko 30 udalek parte hartu eben ekimenean eta 2.000 poster eta 25.000 liburuxka banatu ziran.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!