Artea eta jazza buztartuz, 'Guggenheim Bilbao Gauak' abuztuaren 23tik 26ra
2011-08-19 11:43 MusikeaAbuztuaren 23an, Edward Perez-ek emongo deutso hasierea egitarauari. Perez New Yorkeko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da eta Jazz Times eta Tomajazz moduko aldizkariek goraipatu egin dabe haren soinuagaitik. Musikagilea be bada, eta beragaz izango da bikote parebako bat: Eygeny Lebedev, etorkizun handiko piano-jotzailea, eta Ziv Ravitz, bateria-jotzaile bikaina.
Egungo jazz giroan ospea daben artistak izango dira Guggenheim Bilbao Gauak egitarauaren hamargarren urte honetan. Urtero legez, abuztuaren 23tik 26ra, Guggenheim Bilbao Museoak Aste Nagusiagaz bat egingo dau Guggenheim Bilbao Gauakaz. BBKren babesa dauen programan parte hartuko daben artistak eta taldeak nazinoartetik datoz eta euren lan barrienak aurkeztuko ditue Museoan. Kontuak kontu, 23:00etatik 02:00etara Museora hurreratzen diranek jazz garaikideko emonaldi bikainez eta udan ikusgai dagozan erakusketez gozauko dabe, 2001. urtetik Bilboko jaiak girotzen dituan egitarau honi esker.
Martitzenean, abuztuaren 23an, Edward Perez-ek emongo deutso hasierea egitarauari. Perez New Yorkeko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da eta Jazz Times eta Tomajazz moduko aldizkariek goraipatu egin dabe haren soinuagaitik. Musikagilea be bada, eta beragaz izango da bikote parebako bat: Eygeny Lebedev, etorkizun handiko piano-jotzailea, eta Ziv Ravitz, bateria-jotzaile bikaina.
Hurrengo egunean, abuztuaren 24an, Elisabet Raspall izango da Museoan, musikagile eta piano-jotzaile kataluniarra. Sari ugari jaso dau eta Plujazz azken lana aurkeztuko dau. Lagun izango ditu, laukote bat osotuz, egungo jazz giroko irudi gailenak: Chrisk Cheek saxofoi-jotzailea, nazinoarteko musikari irudimentsuenetakoa, Marc Miralta bateria-jotzailea eta Tom Warburton kontrabaxu-jotzailea.
Abuztuaren 25ean, Espainiako jazz giroko irudi gailen Chris Kase izango da Museoko Atrioan luxuzko boskote bategaz. AEBko tronpeta-jotzaile eta musikagilea Madrilen bizi da 1997tik eta bost disko kaleratu ditu. Horreetatik azkena, Ode, 2009ko jazz espainiarreko disko onenetako bat izentau eban Cuadernos de Jazz aldizkariak.
Barikuan, abuztuaren 26an, Sara Serpa buru dauen boskotea izango da azkena aurtengo Guggenehim Bilbao Gauak egitarauan. Musikagile eta abeslari portugaldarrak musikea egiteko estilo berezia darabil, dagoeneko eskola sortu dauena: jazzean ohikoa dan scat teknikatik aurrerapausu bat emon dau eta entzule bakotxari istorio desbardin bat eragiten deutsozan kantak egiten ditu.
Egitaraua
- Abuztuak 23, martitzena: EDWARD PEREZ trio: Evgeny Lebedev (piano-jotzailea) + Ziv Ravitz (bateria-jotzailea) + Edward Pérez (kontrabaxu-jotzailea).
- Abuztuak 24, eguaztena: ELISABET RASPALL 4tet, featuring Chris Cheek: Chris Cheek (saxo tenorea eta sopranoa) + Elisabet Raspall (musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria) + Marc Miralta (bateria-jotzailea) + Tom Warburton (kontrabaxu-jotzailea).
- Abuztuak 25, eguena: CHRIS KASE 5tet: Chris Kase (tronpeta-jotzailea eta fliskornio-jotzailea) + Iñaki Rodríguez (saxo tenorea) + Alejandro Mingot (gitarra-jotzailea) + Kike Arza (kontrabaxu-jotzailea) + Hilario Rodeiro (bateria-jotzailea).
- Abuztuak 26, barikua: SARA SERPA 5tet: Sara Serpa (ahotsa eta musikagilea) + André Matos (gitarra-jotzailea) + Kris Davis (piano-jotzailea) + Masa Kamaguchi (kontrabaxu-jotzailea) + Tommy Crane (bateria-jotzailea).
Sarreren prezioa: 7,50 € Museoaren Lagunak, Kide Korporatiboak eta egun horreetako bisitariak; 14,50 € publiko orokorra.
Sarrerak salgai izango dira Museoko txarteldegian eta webgunean (www.guggenheim-bilbao.es).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!